Pikk Hermann
| Pikk Hermann | |
|---|---|
| Toompeako gaztelua | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Konderri | |
| Udalerri | Tallinn |
| Koordenatuak | 59°26′07″N 24°44′13″E / 59.435194444444°N 24.736944444444°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Jabea | Ministry of the Interior (en) |
| Webgune ofiziala | |
Pikk Hermann (euskaraz: «Hermann Handia») Tallinngo Toompeako gazteluko dorrea da, Toompea muinoan dagoelarik. Dorrearen lehen zatia 1360-70 urteen artean eraiki zuten. Ondoren, dorrea XVI. mendean berreraiki zuten 45,6 metroko altueraraino.[1] Dorrearen goialdera iristeko, 215 mailako eskailera kiribil bat dago.
Pikk Hermann dorrea Estoniako Parlamentuaren eraikinaren ondoan dago, eta Estoniako bandera, dorrearen goialdean 95 metrora dagoena, Estoniako subiranotasunaren ikurretako bat da. Bandera, 191 cm bider 300 cm neurtzen duena, altxatu egiten da ereserki nazionala egunsentian jotzen ari den bitartean (baina ez goizeko 7etan baino goizago), eta ilunabarrean jartzen da (ez gaueko 10etan baino beranduago). Bandera jaso bitartean, «Mu isamaa on minu arm» abesti herrikoia entzuten da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Toompea Castle. 2007-9-26.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
