Pikondo agorraren parabola

Pikondo agorraren parabola edota Fruiturik gabeko pikondoaren parabola, Jesukristoren konparazio bat da, bakarrik Lukasen Ebanjelioan jasotzen dena.[1] Ebanjelariak, irakaskuntza hau Nazareteko Jesusen ezpainetan jartzen du. Parabola hau entzuleari konbertitzeko eta damutzeko deia egiten dion pasarte batean kokatzen da; horrekin entzuleak bere jokabideak zuzentzera bultzatzen du.[2]
Testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lukasen Ebanjelioak horrela dio:
« | [...]6 Gero, parabola hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu.7 Orduan, mahastizainari esan zion: "Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?"8 Baina mahastizainak erantzun zion: "Jauna, utz ezazu aurtengoz; bitartean, ondoa aitzurtu eta ongarria botako diot, 9 ea aurrerakoan fruiturik ematen duen; eta bestela, moztu".» (Elizen Arteko Biblia Elkartea: Elizen arteko Biblia. Euskal Elizbarrutiak, 1994, 121.or. | » |
Pikondoa antzinaroan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroan, pikondoak mahasti batean landatzeko ohitura zegoen. Halaxe azaldu zuen Plinio Zaharrak bere Naturalis historian,[3] hiru mende lehenago Teofrastok aholkatu ez bazuen ere irauten zuen praktika.[4]
Biblian oro har eta Itun Zaharrean bereziki, pikondoak Israelgo herria edo Juda tribua sinbolizatzen du. Beraz, Jainkoaren herriaren sinbolotzat hartzen da.
Azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pikondo agorraren parabola ebanjelioek haren interpretazio zuzenik egin gabe bat-batean amaitzen den zortzi paraboletako bat da. Parabola horietan, Jesusek bere konklusioa ateratzen uzten zion entzuleari. [5]
Pikondoak, Israelgo herria sinbolizatzen duenak, esan nahi du Jainkoaren herrikoa izateak ez duela azken auziaren aurrean babesik ematen, eta fededun bakoitzak bere fruituak eman behar dituela. Zuhaitzak konbertsio-fruiturik eman ez zuen bekataria sinbolizatzen du. Parabolan, pikondoaren jabe den gizonak pikondoak fruiturik eman ez zuela ikustean argi eta garbi adierazten du bere nahigabea.
Zuhaitza fruiturik ez ematen tematuta egon arren (hau da, bekatariaren setakeria ez aldatzea), mahastizaina epaitutako zuhaitzaren defentsan ateratzen da, kausa judiziala balitz bezala, eta pikondoaren jabearen aurrean epaia betearazi aurretik graziazko aldi bat irekitzera eskatzen du. Grazia-aldi horrek Jainkoaren errukia esan nahi du, baina parabolaren irakaskuntzaren arabera horretaz ez da gehiegi baliatu egin behar, Jainkoaren pazientzia ez baita agortezina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lk 13:6-9
- ↑ Stuhlmueller, Carroll (1972). «Evangelio según san Lucas». Brown, Raymond E.; Fitzmyer, Joseph A.; Murphy, Roland E., editoreak. Comentario Bíblico «San Jerónimo» III. Madril: Ediciones Cristiandad. 376.or.
- ↑ Plinio. Hist. nat. XVII, 35, 200.
- ↑ Teofrasto. De causis plantarum III, 10, 6.
- ↑ https://gloria.tv/post/zFFwJzoQSCZW1jnfhTpZefTzC