Pilar Kareaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pilar Kareaga
Pilar Careaga.png
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1975eko uztailaren 28a - José Luis Berasategi
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1970eko apirilaren 2a - 1971ko azaroaren 12a
Javier Ybarra
Escudo heráldico de Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1969 - 1975
Javier Ybarra - José Luis Berasategi
Bizitza
Izen osoa Pilar Careaga Basabe
Jaiotza Madril1908ko urriaren 26a
Herrialdea  Bizkaia
Bizilekua Eguzkialde jauregia
Heriotza Madril1993ko ekainaren 10a (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Kidetza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Renovación Española

Pilar Kareaga Basabe (Pilar Kareaga de Lekerika, ezkontzaz; Madril, 1908ko urriaren 26a - ib., 1993ko ekainaren 10a) Bilboko alkatea izan zen (1969-1975).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguriko familia batean alaba, haren gurasoak Pedro González de Careaga y Quintana diplomatikoa eta Kadaguako kondea eta Concepción Basabe y Zubiría ziren. Gaztea zelarik, ingeniaritza ikasi zuen Madrilen, —Escuela Técnica Superior de Ingenieros Industriales (Universidad Politécnica de Madrid)—, 1929. urtean, halako karrera ikasten Espainiako lehen emakumea izan zen.[1][2] Espainan burdinbide bat eraman zuen lehen emakumea izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan Renovación Española alderdi monarkikoaren partaidea izan zen. Gerra hasieran errepublikaren aldekoek Larrinagako espetxea sartu zuten baina presoen truke baten ondoren libre gelditu zen. Valladolidera joan zen, orduan, eta handik Madrilera non FET y de las JONS alderdiaren zauritu frankistei laguntzeko sarean lan egin zuen.

Gerra bukatuta Bilbora itzuli zen, erakunde asistentzialetan hainbat kargu betetzeko. 1959]an Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaidea egin zen. [1969]]. urtean Bilboko alkate egin zuten, Javier Ybarra Bergé ordezkatzeko. Esku gogorrarekin agindu zuen hiria, frankismoaren ideologiarik itxienarekin bat egiten zuen eta. Bere alkatetzak hiriaren hazkunderik handienarekin bat egin zuen, garapenkeriaren azken urteekin batera. 1970eko hamarkadaren hasieran Bilboko Alondegia eraisteko asmoa erakutsi zuen, bertan etxebizitzak eraikitzeko. Baina auzokoen presioek eraginda proiektua bertan behera geratu zen.

Sondikako aireportuaren ondoan bizi ziren bizilagunek eginiko protesten aurrean esandako esaldiak, famatu egin zuen, "Aviados estaríamos los alcaldes, si dependiéramos de las opiniones de los vecinos" (Ongi jaioak gaude alkateok, hiritarren iritziaren menpe bagaude). Garai hartan, Sondikako udalerria Bilboren zati zen.

1979ko martxoaren 26an, Getxon, ETAren atentatu bat jasan zuen, zaurituta gertatuz.[3] Ondoren, Madrilera joan zen.[4][5] Eskuin muturreko Fuerza Nueva alderdiaren sorreran parte hartu zuen. Madrilgo klinika batean hil zen gibelaren arazoen ondorioz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La primera mujer maquinista» treneando 2009-01-08 . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.
  2. (Gaztelaniaz) Alzugaray, Juan José; Aguirre, Juan José Alzugaray. (2004-09-01). Vascos relevantes del siglo XX. Encuentro ISBN 9788474907339 . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.
  3. https://elpais.com/diario/1979/03/27/espana/291337284_850215.html
  4. http://hemeroteca.lavanguardia.com/preview/1979/03/27/pagina-17/33431624/pdf.html
  5. (Gaztelaniaz) «ABC (Madrid) - 27/03/1979, p. 25 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es . Noiz kontsultatua: 2018-04-16.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Javier Ibarra Bergé
Bilbao logo.svg
Bilboko alkatea

1969-1975
Ondorengoa
Jose Luis Berasategi Goikoetxea


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.