Pilotari (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilotari (telesaila)
Jatorria
IzenburuaPilotari
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua2
Atalak26
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama
Iraupena50 minutu
Grabazio lekua(k)EITB Donostia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Egoitz Rodríguez
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2007ko irailaren 23a
Amaiera-data2008
IMDB: tt6110136 Edit the value on Wikidata

Pilotari euskarazko telesaila zen, Euskal Telebistak, 3 Komak eta Baleukok 2007an eta 2008an ekoiztutakoa. Julen Gortari pilotaria zen protagonista, eta haren inguruko gorabeherak kontatzen zituen telesailak 26 ataletan.[1] Lehenengo denboraldiak 13 atal izan zituen, eta bigarrenak, beste 13.

Saioa igandetan emititu zen 22:00etan.

Gaur egun, atal guztiak EITB Nahieran plataforman daude ikusgai[2]

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julen Gortari 25 urte inguruko pilotaria da. Duela bost urte, Venezuelara joan zen pilota-txapelketa batetara, baina itzulerakoan norbaitek droga sartu zion, eta horregatik Rodeo espetxean pasatzen ditu bost urte, eta bertan "El Vasco" ezagutzen du, kartzelan dagoen beste euskaldun bat eta lagunak egiten dira.

Halako batean, Julenek gutun-azal bat jasotzen du eta bertan sekulako dirutza ere bai, horrela Euskal Herrira itzultzeko aukera izaten du. El Vascorekin zorretan dagoenez, Jox, bere semea aurkituko duela hitz emango dio, zeren Joxek ez baitu harremanik izan nahi bere aitarekin.

Julen Madrila iristen denean, Ainhoa Markinez ezagutzen du, eta berarekin amodio-istorio bat edukitzen du Euskal Herrian trenera datorrela. Etxera iristean, Josu Gortari aitak harrera hotza egingo dio, nahiz eta Maika Errazti amak animatuko duen. Etxeko beste senideak Itziar eta Aitor Gortari izango dira, Julenen neba-arrebak.

Julenek pilotan hasi nahiko du, baina lan hau egiteko ez du lan errazik izango. Alde batetik, Gerriko enpresak kontratatuko du, eta bertan konturatuko da Ainhoa ari dela lanean gerente gisa eta gainera mutil-laguna duela, Iñigo. Horrez gain, Xabier Markinez Ainhoarean aitak Julen kontratatuko du, baina baldintza batekin; partiduak galtzen baditu kaleratzekotan. Bestalde, Julenen Gerrikoko aurkari nagusia Mikel Markinez, Ainhoaren neba izango da. Julen gorrotatu egingo du eta ahal duen guztia egingo du Julen Gerrikotik kaleratzeko, Martzial bere aitonaren laguntzarekin.

Bestalde Julenek Jox aurkituko du, eta aitarekin hitz egin dezan konbentzitzen saiatuko da Julen, baina Joxek ez du nahi izango. Horrez gain, Joxek eta Itziarrek harreman bat hasiko dute, non oso korapilatsua bihurtuko dena.

Horri guztiaz gain, jendearen esamesei ere aurre egin beharko die Julenek, ez baitute ondo ikusten kartzelan egon den pilotari bat, eta gainera dei misteriotsu bat jasoko du Julenek, non esaten dioten Eneko aurkitu behar duela, Venezuelara berarekin joan zen taldeko pilotaria. Horretarako Gorkaren laguntza jasoko du Julenek. Gorka Julenen laguna izango da, eta asko lagunduko dio Juleni bere ikerketan, eta bien artean Eneko ere aurkituko dute. Baina Enekok ezer esaterako norbaitek hil egingo du.

Agertuko diren beste pertsonaiak Irati (Gerrikoko idazkaria), Miren (kazetaria eta Julenen laguna izango dena), Hazi, Niko eta Edurne (Itziarren lagunak, Antxon (Gerrikoko pilota-entrenatzailea), Raul Gartzia (Gerrikoko medikua) eta Mari (Antxonen emaztea) izango dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugan Beasaingo musika taldeak konposatu zuen hasierako abestia, "Irakurketa" abestiaren letrak aldatuta. Atal batean entzun daiteke abesti osoa, kontzertu bat ematen dutenean.[3]

Telesaileko zuzendaria Emilio McGregor izan zen,[4] eta bigarren denboraldirako zuzendaria Egoitz Rodriguez. 1.200 metro kubikoko platoa inauguratu zuten Miramongo platoetarako, eta hau erabili izan zen hainbat grabaketa egiteko. Kanpoko irudiak batez ere Hernani aldean grabatutakoak ziren.

13 atalez osatuta egon zen lehen denboraldia, bakoitza 50-60 minutu ingurukoa, eta bigarren denboraldian ere beste 13 atal egongo ziren, iraupen berdinekoak.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. denboraldia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak Atalaren izenburua Emisio data
1 (1x01) Zigor bikoitza 2007ko irailaren 23a
2 (1x02) Kaiolatik kaiolara 2007ko irailaren 30a
3 (1x03) Pilotaria naiz 2007ko urriaren 7a
4 (1x04) Bidezidorrak 2007ko urriaren 14a
5 (1x05) Konfidantza kontua 2007ko urriaren 21a
6 (1x06) Garena besterik ez gara 2007ko urriaren 28a
7 (1x07) Gauza saihestezinak 2007ko azaroaren 4a
8 (1x08) Gauzen beste aldea 2007ko azaroaren 11a
9 (1x09) Etapak 2007ko azaroaren 18a
10 (1x10) Ez nazazu utzi 2007ko azaroaren 25a
11 (1x11) Erruaren zama 2007ko abenduaren 2a
12 (1x12) Galdutakoaren nostalgia 2007ko abenduaren 9a
13 (1x13) Errautsetatik 2007ko abenduaren 16a

2. denboraldia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak Atalaren izenburua Emisio data
14 (2x01) Atsedenik ez 2008ko irailaren 14a
15 (2x02) Betirako hauts 2008ko irailaren 21a
16 (2x03) Berandu baino lehen 2008ko irailaren 28a
17 (2x04) Hutsetik hasi 2008ko urriaren 5a
18 (2x05) Keinuak 2008ko urriaren 12a
19 (2x06) Arriskuak 2008ko urriaren 19a
20 (2x07) Ezustekoak 2008ko urriaren 26a
21 (2x08) Esamesak 2008ko azaroaren 2a
22 (2x09) Beleak zozoari... 2008ko azaroaren 9a
23 (2x10) Erabakien zama 2008ko azaroaren 16a
24 (2x11) Ordena berri bat 2008ko azaroaren 23a
25 (2x12) Etsipenak 2008ko azaroaren 30a
26 (2x13) Koadroa osorik 2008ko abenduaren 7a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]