Pilote (aldizkaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau komiki-aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Pilote.
Pilote
Pilote
Mota komikia
Lehen zenbakia 1959
Azken zenbakia 1989
Banatze lurraldea  Frantzia
Argitaratze hiria Paris
Hizkuntza Frantsesa
Maiztasuna Astekaria (1959)-(1974)

Hilabetekaria (1974)- (1989)

Argitaletxea Dargaud
Binetagile nabarmenak Enki Bilal,Pierre Christin,René Goscinny, Marcel Gotlib
ISSN 0999-9728

Pilote, Dargaud argitaletxearen komiki aldizkari frantziar bat izan zen, René Goscinnyk 1959an sortu zuena, eta non betiko klasikoak argitaratu ziren, Asterix, Blueberry Tenientea edo Valérian, espazio-denborako agentea kasu. Jatorrian, 1959an astekari bat izan zen, eta, 1974tik aurrera, hilabetekari bat, 1989an itxiz.

Argitalpen ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

68ko maiatzaren ondoren, egunerokotasunezko umore sekzio baten zati izan zen, Reiser edo Marcel Gotliben lanekin, eta helduagoentzako istorioekin, "Les 6 Voyages de Lone Sloane" kasu, Philippe Druilletena, edo "Egungo Elezaharrak" saila, Pierre Christin eta Enki Bilalena. Urte hartako jazoerek, ez zuten soilik aldizkariaren edukian eragina izan, baizik eta baita René Goscinnyren lidergotzan ere, oso ahulduta geratu zena.

Bang! aldizkariarentzako 1973an egin zuen elkarrizketa batean, Goscinnyk honako hau onartu zuen:

« Izatez, Pilote aldizkarian, jada erabat aldendu gara umeentzako aldizkaritik, eta gure irakurle masa, hamasei eta hogeitabost urteko pertsonen artean bilduta dugu.  »

Handik gutxira, Hara-Kiri aldizkariarekin jasaten dituen alderaketez defendatzen da.

« ...eurak aldizkari politikoa baitira, eta gu aldizkari komertziala. Eurek, beti euren ideologia politikoak baldintzatzen duen ikuspuntu bat dute, eta guk ere, ideologia politiko zehatz batekin lotutako iritzi bat ematea nahiko lukete. Eta ez gara inoren morroi!  »