Pink Floyd Live at Pompeii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pink Floyd Live at Pompeii
Pink Floyden filma
EgileaPink Floyd
Argitaratze-data1972
Jatorrizko izenburuaPink Floyd: Live at Pompeii
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia, Italia, Alemania eta Belgika
Banatze bideaEskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa eta film dokumentala
Iraupena85 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Steve O'Rourke (en) Itzuli
Adrian Maben (en) Itzuli
[[Kategoria:Steve O'Rourke (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Adrian Maben (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaSteve O'Rourke (en) Itzuli
[[Kategoria:Steve O'Rourke (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaJosé Pinheiro (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPink Floyd
Argazki-zuzendariaWilly Kurant
Gábor Pogány
Argumentu nagusiaPink Floyda

IMDB: tt0069090 Filmaffinity: 396591 Rottentomatoes: m/pink_floyd_live_at_pompeii Allmovie: v38162 TCM: 488247
Discogs: 302039 Netlix: 60031865Edit the value on Wikidata
Pink Floyden kronologia
Pink Floyd Live at Pompeii Pink Floyd—The Wall

Pink Floyd Live at Pompeii (Pink Floyd zuzenean Ponpeian, euskaraz) Adrian Maben zuzendaritzapean 1971an egindako pelikula da, Pink Floyd musika talde britainiarra protagonistatzat duena.

Lan honetan Pink Floydek gai batzuk jotzen ditu Vesubiok estalitako erromatar hiri zaharraren anfiteatroan ("Echoes", "One of These Days" eta "A Saucerful of Secrets"). Pelikulan agertzen diren gainontzeko gai musikalak Parisko estudio batean filmatuak izan ziren, Ponpeiako anfiteatroaren irudiekin batera. Ponpeian bertan zein Parisko estudioetan filmatutako kontzertuetan publikorik gabe jarduten du Pink Floydek; musika laguntzaileak eta grabazioaren taldea besterik ez dira irudietan agertzen, laukote britainiarraz gain. Antza, pelikulak protagonismo osoa musika taldeari -soilik- eman nahi izan zion.

Filmean entzuten diren gaiak taldearen lehenengo urtekoak dira (1967-1971); A Saucerful of Secrets, Ummagumma eta Meddle L.P.-etan dauden batzuk aukeratuak izan ziren.

Frantziako eta Alemaniako telebistak pelikula honen ekoizleak izan ziren, eta aurrekontu apal batekin 65 minutuko iraupena zuen produktua burutu zuten. 1972an estreinatu zen zinema aretoetan, eta hilabete batzuk geroago Frantzia eta Alemaniako telebistetan emititu zen. Hasierako bertsioa laburregia zelakoan, 1973an Adrian Maben zuzendariak Pink Floyden taldekideei estudioko elkarrizketa batzuen bitartez pelikula luzatzeko eskatu zien, The Dark Side of the Moon albuma grabatzen ari ziren bitartean. Hola, 1974an pelikularen bertsio luzeagoa estreinatu zen, 85 minutukoa [1].

Pink Floyd Live at Pompeii Pink Floyden pelikula da, "Let It Be" The Beatles-ena edo "Gimme Shelter" Rolling Stones-ena diren bezalakoak. Film honen xarma inguru klasiko baten irudiak (antzinako hiri erromatarrarena) musika abangoardista batekin uztartzean datza, zinemaren baliabide bereziak ere (kea, haizea, irudien gainjartzeak....) erabiliz.

Gai musikalen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko hasierako bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Intro Song"
  2. "Echoes, Part I"
  3. "Careful with That Axe, Eugene]"
  4. "A Saucerful of Secrets"
  5. "One of These Days"
  6. "Set the Controls for the Heart of the Sun"
  7. "Mademoiselle Nobs"
  8. "Echoes, Part II"

1974ko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Intro Song"
  2. "Echoes, Part I"
  3. "On the Run" (estudioan)
  4. "Careful with That Axe, Eugene"
  5. "A Saucerful of Secrets"
  6. "Us and Them" (estudioan)
  7. "One of These Days"
  8. "Set the Controls for the Heart of the Sun"
  9. "Brain Damage" (estudioan)
  10. "Mademoiselle Nobs"
  11. "Echoes, Part II"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jordi Sierra i Fabra: Pink Floyd, Viaje al Sonido, 149-150 orr., 1976)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]