Pino Solanas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pino Solanas
Fernando Solanas, 1985.jpg
Argentinako senataria

2013ko abenduaren 10a - 2019ko abenduaren 9a
Barrutia: Buenos Aires
Argentinako diputatua

2009ko abenduaren 10a - 2013ko abenduaren 10a
Barrutia: Buenos Aires
Argentinako diputatua

1993ko abenduaren 10a - 1997ko abenduaren 10a
Barrutia: Buenos Aires
Bizitza
Izen osoa Fernando Ezequiel Solanas
Jaiotza Olivos (en) Itzuli1936ko otsailaren 16a
Herrialdea  Argentina
Bizilekua Vicente López (en) Itzuli
Paris
Heriotza Paris2020ko azaroaren 6a (84 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: COVID-19a
Familia
Bikotekidea(k) Chunchuna Villafañe
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria, politikaria, zinema zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, film-muntatzailea, zinema ekoizlea, aktorea eta musikaria
Lantokia(k) Buenos Aires
Enplegatzailea(k) UNESCO
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Pino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Proyecto Sur (en) Itzuli
IMDb nm0812625
pinosolanas.com

Fernando Ezequiel Solanas (Olivos, Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1936ko otsailaren 16a - Paris, Frantzia, 2020ko azaroaren 6a), ezagunagoa Pino Solanas izenez, argentinar zinema zuzendaria eta politikaria izan zen. La hora de los hornos (1968), Octavio Getinorekin batera zuzendua, eta El exilio de Gardel (Tangos) (1985) zituen zinema-lanik ezagunenak.

Solanasek antzerkia, musika eta zuzenbidea ikasi zituen. 1962an, Seguir andando bere lehen film laburra zuzendu zuen eta 1968an ezkutuan La Hora de los Hornos film luzea ekoitzi eta zuzendu zuen, neokolonialismoari eta Latinoamerikako indarkeriari buruzko dokumentala. Filmak nazioarteko hainbat sari irabazi zituen eta mundu osoan proiektatu zen. Solanasek Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Kritikaren Saria irabazi zituen Veneziako zinema-jaialdian eta Canneseko zinema jaialdiko eskenatokiaren saria. 1999an epaimahaiko presidentea izan zen Moskuko 21. Nazioarteko Zinemaldian. 2004ko Berlingo Zinemaldian Ohorezko Urrezko Hartz berezia eman zioten. Hainbat filmetako soinu bandetan kolaboratu zuen Ástor Piazzolla tango konpositore eta musikariarekin.

2020ko uztailaren 21etik hil zen egunera arte, azaroaren 6ra, Argentinako enbaxadorea izan zen UNESCOn. COVID-19ak jota hil zen 84 urte zituela.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solanas 1970eko hamarkadan Argentinako zinema astindu zuen Grupo Cine Liberación taldearen aurreko aldean egon zen, kontzientzia soziala eta ahots politikoa garatuz. Perónen alde egiteko kanpainan aktiboa izan zen. 1970eko hamarkadan eskuineko indarrek mehatxatuta, bere aktoreetako bat hil egin zuten eta bera ere ia bahitu zuten.

Octavio Getinorekin batera, Solanasek "Hirugarren zinema baterantz" manifestua idatzi zuen. Hirugarren zinema politiko baten ideiak, Hollywoodeko zinemaren eta Europako autore zinemaren aurkakoa, garapen bidean dauden deitutako herrialde askotan zinemagileak bultzatu zituen.

Solanas Parisen erbesteratu zen 1976an, eta Argentinara itzuli zen 1983an demokrazia iritsi zenean.