Prozesionari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinu-beldar» orritik birbideratua)
Prozesionari
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNotodontidae
GeneroaThaumetopoea
Espeziea Thaumetopoea pityocampa

Prozesionaria edo pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa) Thaumetopoeidae familiako tximeleta-espezie bat da, ezaguna pinuetan ageri diren beldar iletsuak direla-eta. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu-adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Pinu-hostoz elikatzen dira. Habiatik kanpora ilaran ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan; dituzten ileak pozoitsuak dira animalientzat eta pertsonentzat. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea, edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]