Edukira joan

Pinudi-onddo klorousain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pinudi-onddo klorousaina / pinudietako behi-onddoa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSuillaceae
GeneroaSuillus
Espeziea Suillus variegatus
Richon & Roze, 1888
BasionimoaBoletus variegatus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pinudi-onddo klorousaina edo pinudietako behi-onddoa (Suillus variegatus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzan arbuiagarria, zapore garratza eta lixiba edo kloro usain handikoa. Europako ekialdeko herrialdeetan merkaturatu egiten da eta oliotan kontserbatu.

Kapela: Ganbila, 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, gris-horixka, lasto kolorekoa, okre-marroi kolorekoa edo okre-arrosa. Azal hezea, estaldura iletsu uniformearekin, likatsua ez, gero plaka edo ezkata marroi-grisetan zatikatzen dena.

Tutuak: Nahiko motzak, Itsatsiak, horixkak, gero oliba-antzekoak, ukitzean apur bat urdindu egiten dira.

Poroak: Biribil-angelutsuak, gris-horixkak eta gero hori-oliba zikin kolorekoak. Tutuak bezala, apur bat urdindu egiten dira ukitzean.

Hanka: 4 - 9 x 1,5 - 4 cm-ko lodiera, zilindrikoa, pixka bat lodituta oinarrian, kapelaren kolore berekoa, leuna edo pixka bat iletsua behealdean.

Haragia: Lodia, biguna, horixka edo laranja zurbila, oinaren oinarrian gorrixka zikindua. Airearekin apur bat urdindu egiten da. Kloroaren usain azidoa eta zapore ahula.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko “su” “suis”, txerri-tik dator, bare zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Variegatus epitetoa ere latinetik dator "racheado" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du merezi dastatzea, oso jangarri kaskarra delako. Lixiba usaina areagotu egiten da prestatzean.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suillus plorans onddoarekin, kapela likatsuarekin, antz handia du, nahiz eta bost orratzeko "Pinus cembra" delakoaren azpian irteten den.

Lixiba usainak eta kapelaren itxura ezkatatsuak nahastezina egiten du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, pinu gorrietan eta beste konifera baso batzuetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Himalaiako eremua.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 76 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 140 or. ISBN 140 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 517 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 48 or. ISBN 282-0865-4..
  6. Suillus variegatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]