Pinudi-onddo likin
Pinudi onddo likina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus luteus Roussel, 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pinudi-onddo likina (Suillus luteus) Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Jangarri ona, baina intolerantzia sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada
Sinonimoak: Boletus volvatus Batsch, Boletus annularius Bull., Boletus luteus (L. Ex Fr.) Quél

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa. Ganbila, sarritan titi pixka batekin, azkenean laua; arre-txokolate edo arre-adreilu kolorekoa, azalaren gainean tonalitate morea ematen dion muzilago geruza on batez estalita dago, azkenean arre-horira pasatzen dena. Ertza hasieran kurbatua, nahiko erregularra eta errezelaren zatiekin zeharkatuta. Azala bereizgarria.
Tutuak: Hasieran mintzezko gortina zuri urdinxka batez estalita, eta tutu luzeak apur bat dekurrenteak, kolore hori zurbilekoak, gero oliba-horixkak.
Tutu dekurrenteak: Oina ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Txikiak, angelutsuak eta horiak.
Hanka: Betea, irmoa, zilindrikoa, pikortatua eraztunaren gainetik. Hori-zikin kolorekoa eta behean arrexka. Eraztuna zabala, muzilagoduna eta mintzezkoa.
Haragia: Hori zurbila, samurra, biguna, usain edo zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Suillus hitza, latinezko su, suis, txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Luteus epitetoa ere latinetik dator eta horia esan nahi du. Poroen koloreagatik.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarri ona, baina intolerantzia-sindromea eragin dezake, batez ere gutxi eginda kontsumitzen bada. Kapelaren azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraztunik ez duten Suillus granulatus eta Suillus collinitus izenekoekin; jangarriak. Eraztunak dituzten gainerako Suillus guztiekin[4].
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ia urte osoan hazten da (denboraldi hotzetan izan ezik) koniferoen basoetan, batez ere 7 eta 15 urte bitartekoetan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Afrikan, Hego Amerikan, Australian eta Zeelanda Berrian sartua
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 70 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 136 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 377 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..