Pio VII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pio VII.a
Pius PP. VII
Pio VII.a

1800 – 1823
Aurrekoa Pio VI.a
Ondorengoa Leon XII.a
Jaiotzezko izena Barnaba Niccolò Maria Luigi Chiaramonti

Jaiotza 1742ko abuztuaren 14a
Cesena, Aita Santuen Lurraldea
Heriotza 1823ko abuztuaren 20a (81 urte)
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Pio VII.a[1], sortzez Barnaba Niccolò Maria Luigi Chiaramonti (Cesena, 1742ko abuztuaren 14a - †Erroma, 1823ko abuztuaren 20a), Eliza Katolikoaren 251. Aita Santua izan zen 1800 eta 1823 urteen bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia noble bateko semea zen eta beneditarren ordenan sartu zen. Tivoliko apezpiku izendatu zuen Pio VI.a bere senideak 1783. urtean, eta Imola hirira joatearekin batean kardinal egin zuten 1785ean.

1800ean Veneziako konklabeak Pio VI.aren ondorengo hautatu zuen hiru hilabetez eztabaidatu ondoren. Erdi mailako politikaria izan zen arren, ongi bete zituen Aita Santu gisa zegozkion lanak. Erroman bildu zen Napoleon Bonaparterekin 1800. urtean konkordatu bat lortzeko negoziazioak hasteko. 1801ean sinatu zuten akordioa eta bi urte geroago haren antzeko hitzarmena sinatu zen Italiako Errepublikarekin. Pio VII.a Parisa joan zen 1804an enperadorea koroatzera, baina ez zuen Frantzian bizi nahi izan.

Frantziak Elizaren Estatuak beretzat hartu zituen eta Aita Santuak enperadorea eskumikatzen zuen Cum memoranda buldaren bidez erantzun zion. 1814an Fontainebleautik irten eta Erromara iritsi zen Pio VII.a, eta Vienako Batzarreak Aita Santuaren esku utzi zituen Elizaren Estatuak berrantolatzen hasi zen. Bonaparteren familia onartu zuen han. Konkordatuak sinatu zituen Piemonte-Sardiniarekin (1817), Bi Sizilietako Erresumarekin (1818) eta Prusiako Erresumarekin (1821), eta Frantziarekin, 1801. urtekoa errespetatu eta hobetzen zuena. Jesusen Lagundia berriro antolatu zuen 1814an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pio VII.a Aldatu lotura Wikidatan