Piotr Kropotkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piotr Kropotkin
Kropotkin Nadar.png
Bizitza
Jaiotza Mosku1842ko azaroaren 27a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Errusiako errepublika
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Dmitrov eta Mosku1921eko otsailaren 8a (78 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
Heziketa San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerak geografoa, idazlea, esploratzailea, filosofoa, autobiografialaria, kazetaria, ekonomialaria, anarkista eta zoologoa
Lan nabarmenak Mutual Aid: A Factor of Evolution
The Conquest of Bread
Kidetza Lehen Internazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

Piotr Alexeievitx Kropotkin (errusieraz: Пётр Алексе́евич Кропо́ткин, 1842ko abenduaren 9agreg./azaroaren 27ajul. - 1921eko otsailaren 8a) geografoa izan zen eta politika arloko pentsalari errusiarra, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartu da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kropotkin Moskun jaio zen 1842ko abenduaren 21ean, San Petersburgon ikasi zuen eta Errusiako ejerzitoan parte hartu zuen 1862tik 1867raino. Urte horietan bi espedizio zuzendu zituen Siberiara eta Mantxuriara, hurrenez-hurren, eta hauei esker geografiari eta “urtzaldiari” buruzko aurrerapen zientifiko garrantzitsuak lortu ziren.

San Petersburgora bueltatu zen 1867an, Geografia Elkarte errusiarraren ofiziala izendatu zutelarik. 1871tik 1873ra Finlandia eta Suediako glaziarrak aztertu zituen aipatu elkarte horren izenean. Ikerketa hauek egiten ari zen bitartean politikari buruz idazten zuten teoriko nagusien idazkiak irakurri zituen eta azkenean sozialismo iraultzailearen ikuspuntuak bereganatu zituen, hemen ezagutu zuelarik marxismoa. Aurrerago aldiz anarkismoaren doktrina erradikalaren jarraitzaile sutsua izango zen.

1872. urtean Lehen Internazionalean parte hartu zuen, baina lehenengo marxista moduan eta gero Mikhail Bakunin ideologo anarkistaren jarraitzaile bezala. Honek bere jarrera anarkokomunista salatzen du.

Errusiara bueltatu zenean, bere etapa sozialistaren ondoren, pentsamolde anarkistak zabaltzen hasi zen, eta horregatik atxilotu eta kartzelan sartu zuten 1874. urtean. Ihes egitea lortu zuen bi urte geroago eta elkarte anarkista internazional batean sartu zen, Jurako Federazioa. Ondoren Frantzian bizi izan zen 1883an berriz ere atxilotu egin zuten eta 5 urteko espetxe zigorra ezarri zioten jarduera anarkistak egiteagatik. 3 urtez kartzelan egon ondoren aske utzi zuten eta Ingalaterrara joan zen bizitzera eta lan egitera, han 30 urtez egon zen.

Lehenengo Mundu Gerran inperialismo errusiarraren aldekoa izan zen, horren erruz internazionalistek gogor kritikatu zuten. Otsaileko iraultzen ostean errepublika gaztea defendatu zuen. 1917ko Iraultza boltxebikearen ondoren bere herrira bueltatu zen eta Moskutik gertu bizi izan zen eta kargu ofizialik ez izan arren politika sobietarrean parte hartu zuen. 1921eko otsailaren 8an zendu zen Dimitroven, Moskutik gertu dagoen herrixkan, handik idatzi zizkion Lenini bere gutun famatuak.

Kropotkinen lanen gai nagusia zera zen, edozein motatako gobernu formarekin bukatzea elkarlaguntza eta kooperazioaren bidez zuzenduko zen gizarte bat lortzeko, estatu erakunderik gabeko gizartea. Gizarte ideal hori (anarkokomunista edo komunismo anarkista) prozesu iraultzaile baten emaitza izango zen, aldez aurretik kolektibizazio prozesu bat gertatu beharko zena. Pentsamolde anarkistaren inguruan idatzi zuen liburu garrantzitsuena Ogiaren Konkista izan daiteke.

Bere alde naturalistan, kooperazioaren garrantzia planteatu zuen eboluzioan. Bere lanik famatuena, Elkar-Laguntza, Siberian bizi zituen esperientzietatik abiatuz, Thomas Henry Huxley eta Herbert Spencer (Darwinismo sozialaren aita) kritikatu zituen hautaketa naturala izakien arteko borrokan oinarritzen baitzuten.

Ingelesez naiz frantsesez idatzi zituen bere obrak.

PIOTR KROPOTKIN. ELKAR LAGUNTZA ESPEZIEREN EBOLUZIOAN

Testuingurua. 1842-1921. Piotr Kropotkin, zientzialari errusiarra naturari begiratuz, aipatu zuen, elkar laguntza espezieren eboluzioan, garrantzi handia zuela izakien biziraupenean.

Eboluzioaren teoria. Darwinentzako eta bere aukeraketa naturalean, eboluzioa lehia eta borroka izaki artetik dator, eta lehia honetan, onenak biziraupena dute. Kropotkinek daukan teorian, ez da Darwinek esandakoa bakarrik gertatzen, baizik kontuan hartu behar da, izakien arteko elkar laguntza beste faktore bat dela. Kapitalismoa beregain jabetu da Darwinen ideiak bere ikusmira bultzatzeko baina Kropotkinen esanetan, naturan gehiago, gosez eta hotzez hiltzen dira, elkar borrokan baino.

Eboluzioaren kontzeptuak

          Elkar laguntzeko teoria onartuz ikusi dezakegu “ezbeharretan” laguntza gehiago sortzen dela, onberako egoerekin konparatuz. Kontuan hartuta izaki, gehienak ingurune larrietan bizi direla, lehiaketan baino, kopuru gehienentzat, hoberena elkar laguntza izango da. Gizartea sortu da ez bakarrik sinpatia eta amodio gainean, baizik gizakien elkartasun kontzientzian eta elkarrerako menpekotasunean, eta gai honetan Kropotkineri arrazoi guztia eman behar zaio barneratzen badugu zer izango ginateke benetako bakardadean. Beti aurrean izan behar dugu, justizia eta berdintasuneko sentimenduak, besteen eskubideak gureak bezala errespetatuz.

Mekanismoa. Hemen ez dauzkagu mekanismo fisiko edo biologikoak ez badugu horretaz hausnartzen lehen aipatutako sentimenduak baino gizaki elkarrekintzatik, bizitzeko borroka edo altruismoa, azkeneko bide hau espezie artean hartu beharko genuke elkar garatzeko, gizaki kasuetan  hezkuntza erabiliz. Estatua, nola bere gainean laguntza sozialek hartzen ditu zergaren bidez. Kropotkinentzako, elkar laguntzaren kontra egiten du, herritar egin beharra ordezkatuz.

Zientzi eta Erlijioa.

          Ez diogu Kropotkineri ateo, anarkista eta errusiako Iraultzan ibilitakoari, erlijio aldeko pentsamendua eskatuko kontuan hartuta berari esaldi oso famatua leporatzen zaiolako “la única iglesia que ilumina es la que arde”, baina argi dago bere zientzia elkartasunetik lotu behar dela eta bere erlijioa, gizakia dela.

Egilearen Lana. 1902an argitaratu zen “El apoyo mutuo como factor de evolución” idatzita bi urte Siberian pasatu ondoren eta garrantzia dauka zer etekin atera dezakegun obratik: ezbeharretan, elkar laguntza handitzen da, probetxugarrietan, konpetentzia sortzen da.

Kritika. Esan behar da, Thomas H.Huxley eta bere entsegua “la lucha por la existencia, lucha por la supervivencia de los individuos como único mecanismo de todo progreso humano” aurka, idatzi zuela Kropotkinek bere “El apoyo mutuo” eta adostasuna adierazteko, Theillard de Chardin hotsak- “la cooperación sólo puede aumentar” aipatuko ditut.

lana, lana.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak:

  • Matxino baten hitzak (1885)
  • Kartzelak (1887)
  • Ogiaren konkista (1892)
  • Zelaiak, fabrikak eta tailerrak (1899)
  • Iraultzaile baten memoriak (1899)
  • Elkar-Laguntza: Faktore bat Eboluzioan (1902)
  • Zientzia berria eta anarkismoa
  • Errusiar literatura (1905)
  • Izua Errusian (1909)
  • Iraultza Handia 1789 - 1793 (1909)
  • Etika, jatorri eta eboluzioa (1924)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Kropotkin Aldatu lotura Wikidatan

-“Egoísmo, Cooperación y Altruismo” Manuel de la Herrán Gascó, Bilbao, 2002.

- "El gen egoista", Richard Dawkins, traducción de Juana Robles, Salvat, 2000