Edukira joan

Pippi Kaltzaluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipi Kaltzaluze» orritik birbideratua)
Pippi Kaltzaluze
Pippi Galtzaluzeren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaAstrid Lindgren
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Bikoizketa-aktoreaEmanuela Rossi eta Isa Di Marzio
Datu biografikoak
HerrialdeaSuedia
Sexuaemakumezkoa
Jarduerabaliorik ez
Ilearen koloreaIlegorri
Familia
AitaEfraim Långstrump
Amaezezaguna
Bestelakoak
Superbotereasuper-indarra

Songkick: 365657 Discogs: 3211081 Allmusic: mn0002962083 Edit the value on Wikidata

Pippi Kaltzaluze (jatorrizko izena, suedieraz: Pippi Långstrump) fikziozko pertsonaia bat da, Astrid Lindgren suediar idazleak idatzitako haur literaturako liburu sail baten protagonista.[1]

Pippi 9 urteko neskato bihurri, ausart, abenturazale eta indartsu bat da. Ilea azenario kolorekoa du, bi mototsetan bildua. Berak jositako soinekoa erabiltzen du. Suediako hiri txiki bateko Mozolomendi izeneko etxe zahar eta handi batean bizi da. Ama hil zitzaion, eta aita kongoarren errege pirata da. Pippirekin bizi dira Nelson Jauna tximua eta Osaba Txiki zaldia. Adiskide ditu bi anai-arreba, Anika eta Tommy, politak, onak eta esanekoak. Haiekin batera hainbat abentura bizi ditu, zein baino zein eroagoa.

Pertsonaiaren sorburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lindgrenek Bigarren Mundu Gerran bere etxekoei ahoz kontaturiko istorio asmatuetan oinarritzen da Pippi Kaltzaluze.[2] Bere alaba Karinen gaixotasuna zela eta, etxean denbora asko pasa behar izan zuten 1941 urtean, eta hainbat ipuin sortu eta kontatu zizkion amak alabari. Alabari gehien gustatzen zitzaizkion istorioak Pippirenak ziren, eta 1944. urtean Pippiren lehen liburua idazten hasi zen. Pertsonaia nagusia neska gazte indartsu eta hezigaitza zen eta haren izena alabak berak proposatu zuen.

Lingrenek ez zuen liburua 1945. urterarte argitaratu, Rabén & Sjögren argitaletxearen lehen saria irabazi ondoren.[3]

Kultura eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obrak Europan zehar eragin handia izan zuen, nahiz eta eztabaida handia sortu zuen liburu bat izan. Izan ere, eleberri hau apurtzailea eta iraultzailea izan zen. Suedian, arrakasta handia izan zuen. 1940ko hamarkadaren amaieran 300.000 ale inguru saldu ziren. Kritika onak jaso zituen Pippiren pertsonaiak askatasunaren aldeko aldarrikapen zuzena egiten zuelako.[4] 1946an, aldiz, John Landquistek, Lund unibertsitateko irakasleak, liburuaren aurkako lehendabiziko kritikak egin zituen, gaizki idatzita zegoela esanez eta Pippiren jarrera ezohikoari kritikatuz.[5]

Espainiari dagokionez, obra argitaratu zen unean, herrialde hori diktadura frankistaren menpe zegoen, eta horren ondorioz idazlana zentsuraturik egon zen hainbat urtez. Jatorrizko suedierazko liburua 1945ean argitaratu zen, baina Espainian 1962. urtera arte ez zen argitaratzea lortu.[6] Juventud Editorial argitaletxeak plazaratu zuen liburua. 1960ko hamarkadan, haur literaturak momentu berritzailea bizi izan zuen, politika editoriala aldatuz joan baitzen; horren ondorioz, autore nahiz obra berriak iritsi ziren. Hala ere, Espainian prentsa eta hezkuntza erakundeek obra zentsuratu zuten.[7][8] Zentsuraren adibide garbia garai horretako egunkari eta aldizkaritan topa daiteke. Bertan agertzen ziren hezkuntza argitalpenetan eta gomendioetan ez baitzegoen eleberriaren inguruko inolako informaziorik.[6]

Garai hartako erakundeak ez ziren balore literarioetan bakarrik oinarritu, balore pedagogiko eta instrumentalei ere garrantzia handia eman zieten: hezkuntza moralista eta doktrinatzailea zen, eta literatura, ikaskuntza edota baloreak transmititzeko baliabidea.[9] Pippi Kaltzaluze argitaratu zen garaian, islatu nahi ziren balio eta ikaskuntza guztien kontra egiten zuen pertsonaia izanik, herrialde askotan zentsuratuta egon arren,[10] 2018an 75 hizkuntza baino gehiagotan irakurgai zegoen Lindgreden idazlana.[11]

Pippi Kaltzaluze (jatorrizko izenburua, suedieraz: Pippi Långstrump) liburua 1945ean argitaratu zen, suedieraz; euskaraz, berriz, 1994. urtean argitaratu zen lehenengoz. Ordutik hona, 10 argitaraldi izan ditu, Elkar argitaletxearen eskutik. Azken argitaraldia 2018ko urrikoa da.

Geroztik, Astrid Lindgrenek pertsonaia honen abenturei buruz beste bi liburu ere idatzi zituen: bata, Pippi itsasorako asmotan (jatorrizko izenburua: Pippi Långstrump går ombord), 1946. urtekoa; bestea, Pippi hegoaldeko itsasoetan (Pippi Långstrump i Söderhavet), 1948. urtekoa.[12]

Hiru liburuak Elkar argitaletxeak editatuak dira, Xaguxar bilduman.[13]

Telesaila eta filmak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gotland uhartean dagoen Villa Kunterbunt etxea. Etxe hori telesailean agertzen da.

Inger Nilsson aktoreak gorpuztu zuen Pippi Kaltzaluzeren telesaila. Lau film ere egin ziren, denak 1969 eta 1970 artean.

Telesaila euskaraz ETBk 2003. urtean eman zuen lehen aldiz, eta sarritan ematen dute ETB 3 katean. Arrakasta handia du, pertsonaiaren izaerari esker. Makusi plataforman dohainik ikus daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tubia, Iker. «Irribarre bihurria nagusikeriari» Berria (kontsulta data: 2020-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) Montoya, Víctor. (2002). Astrid Lindgren, una escritora universal. Razón y palabra.
  3. Tramullas, Gemma. (2016). El centenario de la "madre" de Pippi certifica la actualidad del personaje. El Períodico.
  4. (Ingelesez) Andersen, Jen. (2018). «[Caroline Waight itzulia]» Astrid Lindgren: The Woman Behind Pippi Longstocking. New Haven: Yale University Press.
  5. (Ingelesez) Lundquvist, Ulla. (1989). «The Child of the Century» The Lion and the Unicorn in: 13. (2): 97-102.  doi:10.1353/uni.0.0168..
  6. 1 2 Espinosa de los Monteros, María Jesús. (2016). Leer o no leer "Pippi Calzaslargas". El País.
  7. (Gaztelaniaz) Cerrillo, Pedro C.; Ortiz, César Sánchez. (2017-01-13). Prohibido leer: La censura en la literatura infantil y juvenil contemporánea. Ediciones de la Universidad de Castilla La Mancha ISBN 978-84-9044-260-9. (kontsulta data: 2025-04-07).
  8. (Gaztelaniaz) Inglés, Marina. (2018). «Pipi Calzaslargas enseñó más de feminismo que todas las princesas Disney juntas» El Español.
  9. (Gaztelaniaz) Pacheco, Isabel. (2013). Las aventuras de Pippi Calzaslargas estuvieron censuradas durante años en España. ABC.
  10. Álvarez Berciano, Rosa. (1987). Vuelve 'Pippi Calzaslargas', la pecosa de las trenzas. El País.
  11. (Ingelesez) Lindgren, Astrid. (2020). Pippi Longstocking. Astrid Lindgren Company.
  12. (Suedieraz) «Pippi Långstrump i Söderhavet» www.astridlindgren.com (kontsulta data: 2025-04-07).
  13. Xaguxar bilduma, Elkar argitaletxearen webgunean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]