Edukira joan

Pipistrelo mediterranear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipistrelo mediterranear
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaChiroptera
FamiliaVespertilionidae
LeinuaPipistrellini
GeneroaPipistrellus
Espeziea Pipistrellus pygmaeus
Leach, 1825
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera21 cm
Eguneko zikloagaueko

Pipistrelo mediterranearra[1] edo saguzar mediterranearra (Pipistrellus pygmaeus) Pipistrellus generoko animalia da. Kiropteroen barruko Vespertilioninae azpifamilian eta Vespertilionidae familian sailkatuta dago. Duela gutxira arte, saguzar arruntaren (Pipistrellus pipistrellus) azpiespezietzat jotzen zuten baina 1999an egungo estatusa lortu zuen.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendaren interes berezikoen kategorian sartu zuten.[2]

Europako saguzar txikiena. Bizkar-ilajea marroi iluna da eta sabelaldekoa marroi argia edo beix kolorekoa. Belarri txikiak eta triangeluarrak ditu eta tragoa biribila da. Mutur motza du.[3]

Burua + gorputzaren luzera: 36-51 mm

Buztanaren luzera: 27-48 mm

Besaurrearen luzera: 27-48 mm

Pisua: 4,1 - 7,5 g (txikia)

Baso, zelai, larre eta eremu antropizatuetan ohikoa.

Pitzadurak eraikinetan, harkaitzetan eta zuhaitzetan, bai eta saguzar-kutxetan ere.

51-57 kHz bitarteko FME-a duten FM-QCF eta QCF pultsuak.

Espezie honen frekuentzia baxuenak Pipistrellus pipistrellus-enarekin gainjartzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]