Piramide (geometria)
Piramidea | |
---|---|
![]() | |
Taldea | Prismatoideak |
Aurpegi kopurua | n hiruki + n-gono bat |
Ertz kopurua | 2n |
Erpin kopurua | n + 1 |
Simetria-taldea | Cnv |
Schläfli sinboloa | { } v {n} |
Poliedro duala | Autoduala |
Propietateak | Ganbila |
Piramidea gorputz geometrikoa da, oinarritzat poligono bat duena, eta poligono horren erpinak goiko beste erpin bati lotzen zaio, piramidearen kuspideari hain zuzen ere; alboetako aurpegiak triangeluak dira.
Oinarria triangelu bat bada, piramidea triangeluarra dela esaten da; oinarria laukizuzena bada, piramidea lauangeluarra dela esaten da, etab. Hau da, oinarrian duen poligono-motak piramidearen izena osatzen du.
Piramide batek honako elementuak ditu:
- Aurpegiak: aurpegietako bat, oinarria, poligono bat da; gainerakoak, alboetako aurpegiak, triangeluak dira.
- Ertzak eta erpinak.
Oinarriak zentroa badu, zentrotik kuspidera doan lerroa piramidearen ardatza da. Ardatza oinarriarekiko perpendikularra duena piramide zuzena da; bestela, piramide zeiharra da. Oinarria poligono erregularra bada eta piramidea zuzena bada, piramide erregularra da.
Piramidearen garaiera () oinarritik kuspiderainoko distantzia da.
Bolumena da, oinarriaren azalera izanik; eta aldeko azalera , oinarriaren perimetroa eta aldeen altuera izanik.
Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tetraedroa | Piramide karratua | Piramide pentagonala | Piramide hexagonala |
---|---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|