Pirinioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pirinioak
Central pyrenees.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Aneto
Garaiera 3.404 m
Luzera 491 km
Azalera 19.000 km²
Eponimoa Pyrene Itzuli
Geografia
Pyrenees topographic map-ca.svg
Koordenatuak 42° 40′ 00″ N, 1° 00′ 00″ E / 42.666666666667°N,1°E / 42.666666666667; 1Koordenatuak: 42° 40′ 00″ N, 1° 00′ 00″ E / 42.666666666667°N,1°E / 42.666666666667; 1
Honen parte da Alpetar gerrikoa
Herrialdea Espainia, Frantzia eta Andorra
Geologia
Material nagusia Arroka metamorfiko
Garaia Eozeno

Pirinioak, Pirinio mendiak[1] edo, Ipar Euskal Herrian, Bortuak[2][3] (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendikatea da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creusko lurmuturrera (Mediterraneo itsasoan), eta erdialdean 150 kilometroko zabalera du. Mendebaldeko muturrean dago Euskal Herria.

Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldekoan, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.

Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu geologikoaren aldetik Pirinioak ez dira Iberiar penintsularen eta Frantziaren arteko istmoa soilik, Pirinioen arrokak eta egiturak mendikatearen alboetara hedatzen dira, Creuseko lurmuturretik Galiziaraino iritsiz, ur azpitik Kantauriar Itsasoan murgildutako egiturak ere aurki daitezkeelarik[4][5].

Berez Pirinioak orogenia Alpetarrean altxatu ziren, Kretazeo eta Zenozoikoan zehar, baina askoz ere lehenago Pirinioen sorreran ezinbestekoak izango ziren prozesuak gertatzen hasi ziren, zehazki Pangea superkontinentea apurtzen hasi zenean[6], hau da, Paleozoikoaren bukaeran, Permiarrean[7]. Bere bilakaera geologikoa, Permiarretik gaur egunera Iberiako plakaren iparraldean gertatutako aldaketa sedimentario, tektoniko, paleogeografiko eta paleoklimatikoen ondorioa da, batez ere, jasan dituen latitude aldaketak eta Europako plakarekiko izan duen harremanak eraginda[8].

Laburbilduz, Mesozoikoan ingurune osoak estentsio ez jarraitua pairatu zuen eta, horiek lurrazalaren mehetzea, bolkanismoa, subsidentzia handiko arro sedimentarioen sorrera eta Iberia eta Europako plaken arteko urrunketa baldintzatu zuten. Ondoren, Kretazeoaren bukaeratik eta Miozenoa bitartean, bi plaken arteko konbergentziak eta ondoriozko kolisioak Mesozoikoko arro sedimentarioen inbertsio tektonikoa eta deformazioa eragin zuten, orogenia Alpetar edo Piriniarrean[9]. Orogeniak arro sedimentarioen azpiko basamentu hertziniarrean eragina izan zuen, berriz deformaraziz[10].

Barne antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrosako zirkuko zeharebakia.

Pirinioek bergentzia bikoitz simetrikoko orogenoa osatzen dute, eta horretan oinarritzen da Pirinioetako zatiketa. Bost eremu tektoniko bereizten dira iparraldetik hegoaldera: Akitaniako lurraldeaurre arroa, Ipar Pirinioetako eremua, Eremu axiala, Hego Pirinioetako eremua eta Ebroko lurraldeaurre arroa[11].

Iruñeko failak Pirinioak bi zatitan banatzen ditu[12], ekialdean Pirinioak bezala ezagutzen den eremua eta mendebaldean Kantauriar mendilerroa, zeinetan hiru eremu bereizten diren ere: Eusko Kantauriar arroa, Mazizo Asturiarra eta Mendebaldeko eremua.

Ipar Pirinioetako eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamalkadurek pilaketa inbrikatua osatzen dute. Iparraldeko muga Ipar Pirinioetako aurrezamalkadura da hegoaldekoa Ipar Pirinioetako faila, ziur asko Pirinioetako egitura tektonikorik garrantzitsuena. Sedimentazioa Mesozoikokoa da eta basamentu hertziniarreko materialen azaleramendu nahasi asko tartekatzen dira. Basamentu Hertziniar deformatua, blokeetan kontsideratzen da eta Mazizo Piriniar deritzen egiturak eratzen ditu, horien artean eta Euskal Herrian Bortziriko eta Urtsuako mazizo paleozoikoak adibidez. Zamalkadura eta toles iparralderako bergentzia dute. Zamalkadurek pilaketa inbrikatua osatzen dute. Eremu horretan kontinente lurrazalaren azpiko mantuko azaleramenduak ugariak dira, lhertzolitez osatuta batez ere. Ipar Pirinioetako faila zabalera aldakorra duen deformazio bortitzeko eremua da. Ipar Pirinioetako eremua eta eremu axiala mugatzen ditu. Joskera tektonikoa islatzen du, hau da, antzinako bi plaken arteko kolisio muga, baina ez dago ofiolitarik bi kontinenteen artean ez zelako ozeano lurrazalerik garatu.

Eremu axiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maladeta mendia, eremu axialeko mendi plutoniko bat.

Toles eta zamalkadura gerrikoaren zati bat da. Basamentuko arroka paleozoikoz osatuta dago batez ere, eta neurri baxuagoan estalki sedimentarioko arrokak. Pilaketa antiformala duten zamalkadurak daude bertan baina orogenia piriniarrekin lotutako plutonismoaren arrastorik ez dago adin bereko metamorfismoaren hedapena oso mugatua da.

Pirinioak berez ez dute orogenia piriniarrekin lotutako barne eremu kristalinorik, baina bai kontsidera daiteke orogenia hertziniarreko barne eremu kristalinoaren arrastoak daudela. Egitura alpetarrak soilik zenbait zamalkadura eta gradu altuko metamorfismoa erakusten duten arroka gutxi batzuk.

Hego Pirinioetako eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka mesozoikoen desplazamendua eragiten dituzten zamalkadurak dira nagusi. Aldentze maila moduan Keuper fazieseko ebaporitak erabiltzen ditu eta Ebroko lurralde aurre arroko arroken gainean kokatzen da. Thin skinned edo azaleko tektonika deritzon estilo tektonikoan antolatzen da. Hegoalderanzko bergentzia dute hemengo egiturak.

Kolisio hasten den momentutik (Kretazeoan) hegoaldean eta iparraldean lurralde aurre arroak eratzen hasten dira: Ebroko lurralde aurre arroa eta Akitaniako lurralde aurre arroa hurrenez hurren.

Akitaniako lurraldeaurre arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Kretazeoko eta Paleogenoko sekuentziekin dago eratuta. Ipar Pirinioetako aurre zamalkaduraren azpiko blokean kokatzen da. Konpresioa hasten denean arroa ixten da eta sedimentazioa itsastarra izatetik kontinentala izatera pasatzen da.

Ebroko lurraldeaurre arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalagoa da eta sekuentzia sedimentario lodiagoa du. Bertan sedimentazio itsastarra gehiago luzatu zen Atlantikoko uren sarreraren ondorioz, eta ebaporitak metatu ondoren sedimentazio kontinentala bihurtzen da. Ondoren arroa goratzen da eta mendikatez inguratuta geratzen da (Pirinioak, Kataluniako mendizerra eta Iberiako mendilerroa). Hor laku bat garatzen da mendien sare alubialaren bukaera dena. Orain dela 5-8 milioi urte Ebro ibaia sortzen da eta Mediterraneorako bidea zabaltzen du laku hori lehortuz. Horren aztarnen adibide Bardeak edo Monegros dira.

Bilakaera geologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orogenia hertziniarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paleozoikoan zehar gertatutako plaka tektonikoen mugimenduaren ondoriozko mendikateen eraketa prozesua izan zen, zehazki Devoniar-Permiar gertatu zen eta 100 milioi urte inguru iraun zuen. Laurasia eta Gondwana izeneko bi masa kontinental handiren arteko kolisioaren ondorio izan zen eta Pangearen sorrera eragin zuen.

Orogenia hertziniarrean sortutako mendikateak Permiar eta Mesozoikoan suntsituz joan ziren higaduraren ondorioz penilautadak eratu ziren, hauek basamentu zurrun bezala ondorengo sedimentaziorako erabiliak izan zirelarik.

Goi Proterozoikotik Karboniferora arteko material deformatuak daude, nahiz eta geroago orogenia Alpetarraren eragina jasan. Adin horretako materialen adibide ortogneis ordoviziarrak eta granitoide hertziniarrak dira, hauen azaleramenduak, batez ere,  Euskal Mazizoetan eta eremu axialean aurki daitezkeelarik. Azaleramendu hauek E-M noranzkoko domo egituretan antolatzen dira non metamorfismo gradu altuagoko arroka zaharrenak aurkitzen diren, eta domo artean , ordea, sinklinorioetan antolatuta metamorfismo gradu baxuagoko arroka gazteagoak daude, hauek mendebaldean arruntagoak direlarik.

Estentsio fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean estentsioa izan zen nagusi Iberiar plakan. Egoera horretan Iberiaren barnean, hegoaldean eta iparraldean rift egiturak sortu ziren. Mesozoikoaren hasieran Laurasiaren (Ipar-Amerika, Europa zati bat eta Asia barneratzen zituen) apurketa hasten da, eta horren ondorioz Iberiar plaka independenteki mugitzen hasten da, Eurasia eta Afrikako plakaren artean. Horren ondorioz Pirinioetako riftak ESE-WNW norabidearekin zabaltzen zen Iberia eta Europaren artean, Bizkaiko Golkoaren eta Tethis ozeanoaren (Afrika eta Europa banatzen zituen eta  Panthalassa ozeano unibertsalarekin elkartzen zen) arteko pasabide gisa. Estentsioa Jurasikoan zehar ere luzatu zen eta lurrazal goratu eta airepean geratu zen.

Jurasikora berantiarrera arte ez ziren ondo definituriko ildo sedimentariorik eratu, gaur egun mendikatea dagoen posizio geografiko eta antolaketa berberan eratu ziren. Periodo horretan zehar, eta zehazki Goi Kretazeoan banaketa aktibo bat gertatu zen Iberia eta Europaren artean, eta hori  Bizkaiko Golkoko zerrendan hurrengo prozesuak sortuarazi zituen: lurrazal kontinentalaren estentsioa eta mehetzea, faila normalen eraketa eta fosa tektonikoen hondoratzea. Fosak arro sedimentario adierazten dituztelarik, subsidentzia prozesu horretan milaka metro sedimentu pilatu ziren.

Estentsioa bukatzen denerako Europa eta Iberia kontinenteak banatuta daude, baina ez plakak, hauen artean ez zelako lurrazal ozeanikorik eratu.

Deformazio alpetarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kretazeoaren bukaeratik eta Miozenoa bitartean, bi plaken arteko konbergentziak eta kolisio diakronikoak Mesozoikoko arro sedimentarioen inbertsio tektonikoa eta deformazioa eragin zuten, orogenia Alpetar edo Pirinearrean. Orogeniak arro sedimentarioen azpiko basamentu hertziniarrean eragina izan zuen, berriz deformaraziz.  

Tolestura alpetar-himalaiarra gertatu zenean, iberiar plaka iparralderantz mugitu zen eta Eurasiako plakaren kontrako kolisioa hasi zen. Presio handi hori eta lurrazalaren altxatzea lehenik ekialdeko aldean izan zuten eragina eta progresiboki mugituz joan ziren mendebalderantz mendikate osoan zehar, Eozenoan bukatuz.

Konpresio fase berria abiatzen da Iberiako eta Europako ertzak bat egiten dutenean, peridotiten domeinuaren subdukzioa bukatu ondoren.

Gaur egun bi ertzeen artean dagoen harremana kontutan hartuz, kolisioaren hasieran Iberiako ertza Europako ertzaren gainetik labainduko zen, bi plaken arteko muga adierazten duen ipar-Pirinioetako zamalkaduraren gainetik.

Iberiar plaka eta Eurasiar plakaren arteko konpresio indarrak piriniar eremua betetzen zuen arroaren ixtea eta altxatzea eragin zuen. horrela sortu zen gaur egungo mendikatea Akitaniako eta Ebroko lurralde aurre arroaz inguraturikoa. Estruktura tektonikoetan erreparatuz gero, ikusi daiteke Akitaniako arroaren gainean kokatutako toles eta zamalkadura gerrikoak barne zamalkadura eta tolesak erakusten ditu iparralderanzko bergentzia dutenak. Eta eremu axialean ordea egiturak hegoalderanzko bergentzia dute hegoaldeko toles eta zamalkadura gerrikoaren antzera, Ebroko arrorantz.

Konpresio indarra Miozenoan gelditu zen.

Gailurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pirinioetako mendien zerrenda» eta «Pirinioetako hirumilakoen zerrenda»

Pirinioetako atal bakoitzean, gailurrik nabarmenenak hauek dira:

Mendebaldeko Pirinioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrun

Erdialdeko Pirinioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Pirinioen hegoaldeko ikuspegi bat. Ezkerraldean Bailo herria ikusten da (Huescako probintzia). Atzealdeko mendietako batzuk: Peña Forca, Alano, Secus, Aspe, Collarada eta Bisaurin.
Erdialdeko Pirinioen hegoaldeko ikuspegi bat. Ezkerraldean Bailo herria ikusten da (Huescako probintzia). Atzealdeko mendietako batzuk: Peña Forca, Alano, Secus, Aspe, Collarada eta Bisaurin.
Argazki makinaren kokalekua: 42° 30′ 03″ N, 0° 48′ 35″ W / 42.50083°N,0.80972°W / 42.50083; -0.80972
Castillo d'Acher

Ordesa eta Monte Perdido[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las Tres Marías
Ordesako harana

Pineta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pineta, Pinetako haranetik ikusita

Gistain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benasque[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luchon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Pirinioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Comaloforno
Montcalm

Glaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino.

Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziarrak eta mihi txikiak 3.000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko isurialdean:

Hegoaldeko isurialdean:

Bioaniztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako floraren mapa

Alpeen ondoren, bioaniztasun handieneko bigarren gunea da Pirinioak Europan. 4.500 landare espezie baino gehiago bizi dira, Europako espezieen herena. 346 bertan bakarrik aurki daitezke, beraz, Pirinioetako endemikoak dira. Bioaniztasunaren arrazoia bi itsaso lotzea, Atlantikoa eta Mediterraneoa da.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako Euskal Herrian landare askoren banaketa muga gertatzen. Munduan Pirinioetan bakarrik dauden landareetako batzuen mendebaldeko muga Nafarroa Garaian, Gipuzkoan edo Araban dago. Kantauri aldeko mendietako landare askoren muga ere bada. Euskal Herriko Pirinioen berezitasuna klima atlantikoaren eragina da.[13]

Klima aldaketa Pirinioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketak Pirinioetako landarediari dakarkion eragina batez ere bost landare hauetan behatu da:[14]

Euskal Herriko eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldetik ekialdera, Euskal Herriko eskualde hauetan dago Pirinioen mendebaldeko muturra:

Pirineistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:

Eskiatzeko zein aisialdirako instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera.

  • Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste [22], Gourette [23], Luz Ardiden [24], Cauterets [25], Hautacam [26], Bareges [27], Gavarnie-Gèdre, La Mongie [28], Piau Engaly [29], Saint Lary [30], Val Louron [31], Peyragudes [32], Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia Europako toponimia fisikoa .
  2.   «Bortu» Euskaltzaindiaren Hiztegia .
  3.   «Bortu» Orotariko Euskal Hiztegia .
  4. (Ingelesez)  Grimaud, S.; Boillot, G.; Collette, B.J.; Mauffret, A.; Miles, P.R.; Roberts, D.B. (1982-1) «Western extension of the Iberian-European plate boundary during the Early Cenozoic (Pyrenean) convergence: A new model» Marine Geology (1-2): 63–77 doi:10.1016/0025-3227(82)90180-3 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  5. (Ingelesez)  Sibuet, Jean-Claude; Srivastava, Shiri P.; Spakman, Wim (2004-8) «Pyrenean orogeny and plate kinematics: PYRENEAN OROGENY AND PLATE KINEMATICS» Journal of Geophysical Research: Solid Earth (B8) doi:10.1029/2003JB002514 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  6. (Ingelesez)  Juezlarre, J; Andriessen, P (2006-03-15) «Tectonothermal evolution of the northeastern margin of Iberia since the break-up of Pangea to present, revealed by low-temperature fission-track and (U–Th)/He thermochronologyA case history of the Catalan Coastal Ranges» Earth and Planetary Science Letters (1-2): 159–180 doi:10.1016/j.epsl.2005.12.026 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  7.   Pyrénées, 500 millions d'années : itinéraires géologiques dans le Parc national des Pyrénées Parc national des Pyrénées occidentales 1983 ISBN 2715900244 PMC 461674060 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  8. (Ingelesez)  Frizon de Lamotte, Dominique; Fourdan, Brendan; Leleu, Sophie; Leparmentier, François; de Clarens, Philippe (2015-5) «Style of rifting and the stages of Pangea breakup: STYLE OF RIFTING AND PANGEA BREAK-UP» Tectonics (5): 1009–1029 doi:10.1002/2014TC003760 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  9.   Geología de España Sociedad Geológica de España 2004 ISBN 8478405461 PMC 61357233 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  10. (Ingelesez)  Dèzes, P.; Schmid, S.M.; Ziegler, P.A. (2004-9) «Evolution of the European Cenozoic Rift System: interaction of the Alpine and Pyrenean orogens with their foreland lithosphere» Tectonophysics (1-2): 1–33 doi:10.1016/j.tecto.2004.06.011 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  11.   Geología de España Sociedad Geológica de España 2004 ISBN 8478405461 PMC 61357233 . Noiz kontsultatua: 2019-05-03 .
  12. Vergés, J. (2003). Evolución de los sistemas de rampas oblicuas de los Pirineos meridionales: fallas del Segre y Pamplona. Bol. Geol. Min, 114(1), 87-101.
  13. Edu Lartzaguren, «Klima aldaketaren landaregrafia», Berria, 2014-12-10
  14. «KLIMA ALDAKETA», Berria, 2014-12-10

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Teixell,A.(2000): Investigación y Ciencia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pirinioak Aldatu lotura Wikidatan