Edukira joan

Pirinioetako Hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirinioetako Hitzarmena
Irudia
Motabake itun
nazioarteko itun
Honen izena daramaPirinioak
Honen parte daGrands documents de l'histoire de France - Archives Nationales (en) Itzuli
Indarraldi1659ko azaroaren 7a - 
Data1659ko azaroaren 7a
KokalekuKonpantzia
HerrialdeaFrantzia eta Espainia
Parte-hartzaileak
Sinatzailea

Pirinioetako Hitzarmena (edo Pirinioetako Bakea) Espainia eta Frantziako monarkiek izenpetutako 124 artikuluko Nazioarteko Hitzarmen bat da.1659ko azaroaren 7an Bidasoa ibaiaren erdian izenpetu zen, gaur egun Irun eta Hendaia herriek zaintzen duten Konpantzia uhartean (Faisaien uhartea ere deitua, eta horregatik Faisaien uharteko hitzarmena ere esaten zaio akordioari),[1][2] Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan, helburu hau izanik: 1635ean Hogeita Hamar Urteko Gerran abiatu zen gatazka amaitzea.[3]

Espainiak 1620an herbeheretar errebeldeen eta 1634an suediarren aurka Nördlingenen lortutako garaipenen ondoren sartu zen Frantzia Hogeita Hamar Urteko Gerran. 1640an espainiar politikan trabak jartzen hasi zen, kataluniar matxinatuei babesa emanez Segalarien Gerran, Espainiak 1648an Frondaren Matxinada babesten zuen aldi berean. Westfaliako Bakearen negoziaketetan, 1648an, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera eman ziotenak, Alsazia eta Lorrenako lurraldeak bereganatu zituen, Espainiak Italian eta Flandrian zituen lurraldeak Suitza eta Franche-Comtéren bidez elkartzen zituen Espainiar Bidea deritzona itxiz. Horren guztiaren emaitza Frantzia eta Espainiaren arteko gerra ireki bat izan zen.

Hitzarmenaren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar urtez gerran aritu ondoren, Frantziak (Ingalaterrarekin aliatua) espainiar tropak garaitu zituen Dunetako guduan. Handik urtebetera, Konpantzia uhartean, Luis de Haro Filipe IV.a Espainiakoaren ordezkariak eta Luis XIV.a Frantziakoaren ordezkari Jules Mazarin kardinalak bakea izenpetu zuten.

Iparraldeko mugan, Frantziak Artoisko konderria eskuratu zuen, bai eta Flandrian, Hainauten zein Luxenburgoko hiri garrantzitsuak ere; horien artean, Metz, Toul eta Verdun. Frantsesek Espainiari Charolais-eko Konderria itzuli zieten, bai eta Italiako hainbat lurralde konkistatu. Hegoaldeko mugan, berriz, Frantziari Rosellóko, Conflenteko zein Vallespirreko Konderriak aitortu zitzaizkien, bai eta Cerdanyako zati bat; lurralde guztiak, Pirinioen iparraldean, Kataluniako matxinatuen laguntzarekin frantsesek okupaturiko lurraldeak. Espainiaren eta Frantziaren arteko muga Pirinioetan ezarri zen, Llíviako barrutia zein Arango harana salbuespenak dira.

Halaber, hitzarmenaren zati zen Frantziako Luis XIV.aren eta Espainiako Felipe IV.aren alaba zein Austriako Maria Teresaren arteko ezkontza, ezkonsari modura 500.000 urre-ezkutu jaso behar zituen Espainiako tronuari uko egitekotan. Ezkonsari hori errealitate egin izan ez zenez, aitzaki bikaina bihurtu zen Luis XIV.arentzat 1667ko Itzultze-gerrari hasiera emanez, Espainiarekiko hostilitateen berrezartzea suposatu zuena.

Amaitzeko, Tratatuan Segalarien Gerran (1640-1659) zehar konfiskaturiko jabegoen berreskuratzea barneratu zen halaber, bai eta Gerra horretan parte arte zuten kideen indultua ere. Rosellóri dagokionez, usatgeak mantentzeko konpromisoa zegoen zen, bai eta Pirinioen iparraldean agertzen ziren instituzioena ere (Perpinyà-ko egoitzaren kasu). Zati hori, era berean, Luis XIV.ak ez zuen onartu. Urtebete geroago, 1660. urtean, Usatgeak boteregabetuak izan ziren, Ipar Kataluniako berezko instituzioen bertan behera uztea ekarri zuena, bai eta esparru publikoan katalanaren erabilera, katalanez hitz egitea zein idaztea zigortuta egotea bihurtu ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «International Relations and the Role of France 1648-60». The New Cambridge modern history.. ISBN 0521221285. PMC 182532. (kontsulta data: 2019-11-16).
  2. Yetano, Isabel (2010). «Embajadas paralelas. Breve período de paz entre las continuas luchas que mantuvieron España y Francia en el siglo XVII». Espacio, tiempo y forma. Serie IV, Historia moderna (Madrid: UNED) 23: 111-128. ISSN 1131-768X.
  3. Sáinz, Luis Ignacio (2006). «La isla de los faisanes: Diego de Velázquez y Felipe IV Reflexiones sobre las representaciones políticas». Argumentos (Mexiko Hiria: Universidad Autónoma Metropolitana) 19 (51). ISSN 0187-5795.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]