Pirinioetako Lan Elkartea
Itxura
| Pirinioetako Lan Elkartea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | erakundea |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Honen parte | Direcció General d'Afers Multilaterals i Europeus (en) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1983 |
| webgune ofiziala | |

Pirinioetako Lan Elkartea —euskal izen ofiziala— edo Pirinioetako Lan Erkidegoa[1] (frantses eta espainol siglez, CTP) mugaz gaindiko elkarte bat da, Europako Kontseiluak bultzaturik 1983an sortua, Pirinioetan mugaz gaindiko lankidetza egitura bat sortzearren, Europar Batasunaren barruko estatu arteko beste mugetan bezala.[2]
Horrenbestez, hiru estatutako lurrak biltzen ditu elkarteak (Andorra, Espainia eta Frantzia). Pirinioetako Lan Elkarteko kideak hauek dira: Euskal Autonomia Elkartea, Nafarroako Foru Elkartea, Akitania —Ipar Euskal Herria barne—, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Katalunia, Aragoi eta Andorrako Printzerria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kontratu iragarkia: Pirinioetako Lan Erkidegoak (CTP) lizitazioa kaleratu du Elkartearen kontabilitatearen kudeaketa eta jarraipenerako», Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
- ↑ «Zer da PLT?», Pirinioetako Lan Elkartearen webgunea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |