Pisanello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pisanello
Medaglia con autoritratto di pisanello, 2,9 cm, recto.jpg
Bizitza
Jaiotza Pisac. 1395
Heriotza Erromac. 1455
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Ikaslea(k) Taddeo Crivelli
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eskultorea, illuminatorra, domina-egilea eta graphic artista
Lan nabarmenak Medal of John VIII Palaeologus
The Vision of Saint Eustace
Saint George and the Princess
Pisanello, Ritratto di principessa estense, 1435-1445 aldean, Louvre, Paris

Pisanello (Pisa edo Verona, 1395 aldean - Napoli?, 1455 aldean), jaiotza-izenez Antonio di Puccio da Cereto edo Antonio di Puccio Pisano, italiar pintore eta dominagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Veronan egin zituen pintura-ikasketak, eta han egin zituen bere maisulan ezagunenak: Galeperraren Ama birjina, Ama Birjinaren Deikundea eta San Giorgio e la principessa di Trebisonda (San Jurgi eta Trebisonda printzesa). 1425ean Veneziara jo zuen, eta ondoren Erromara joan zen Gentile da Fabriano pintoreak amaitu gabe utzi zituen lanak bukatzera.

Ferraran egin zuen lehen domina, 1438an (Joan VII.a Paleologoarena). Italiako Gorte Nagusietara deitu zuten ondoren (Mantua, Milan, Rimini, Venezia, Erroma), eta bere garaiko printzeen erliebeak landu zituen dominetan. Napolin izan zen gero, eta Alfontso V.a Aragoikoaren dominak grabatu zituen, errege horri berari garaipen-arku baten proiektua aurkezteaz gainera. Maisutasun handiz pintatzen zituen animaliak, bestalde.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pisanello Aldatu lotura Wikidatan