Pistola Izarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pistola Izarra
Pistol star and nebula.jpg
Pistola Izarra eta Nebulosa
Egilea: HST NICMOS
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Sagittarius
Igoera zuzena 17h 46m 15.3s[1]
Deklinazioa -28° 50′ 04″[1]
Itxurazko magnitudea (V)>28[2]
Ezaugarriak
Mota espektralaLBV[2]
Itxurazko magnitudea (J)11.828[1]
Itxurazko magnitudea (H)8.920[1]
Itxurazko magnitudea (K)7.291[1]
Aldakor motacLBV[3]
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+130[2] km/s
Distantzia8.000[4] pc
Zehaztasunak
Masa27.5[4] M
Erradioa306[4] R
Argitasuna1,600,000[4] L
Tenperatura11.800[4] K
Metaltasuna [Fe/H]0.1[5] dex
Adina~4×106[6] urte
Beste izendapenak
V4647 Sgr, qF 134, 2MASS J17461524-2850035
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

Pistola izarra (ingelesez: Pistol Star) gure galaxia den Esne Bidean dagoen izar hipererraldoi eta hipermasiborik argitsuenetako bat da. Bere izena, argiztatzen duen nebulosaren izenetik datorkio, Pistola Nebulosa.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pistola izarra gure eguzki-sistematik 25.000 argi-urteko distantziara dago, Sagittarius konstelaziora bidean, Nash (γ Sagittarii) eta Kaus Medius (δ Sagittarii)gandik mendebaldera, Kaus Australis (ε Sagittarii)gandik iparmendebaldera eta Kaus Borealis (λ Sagittarii) eta Nunki (σ Sagittarii)gandik hego-ekialdera. Gure galaxiaren erdigunetik gertu dagoen Kumulu Boskoitzaren zati da. Izarra ezin da Lurretik ikusi inguratzen duen hauts lainoaren ondorioz. Hala ez balitz, begi hutsez ikusi ahal izango litzateke laugarren magnitudeko izar bat bezala beragandik banatzen gaituen distantzia handia gora-behera. Hubble espazio teleskopioak aurkitu zuen 1990eko hamarkadan izarrarteko hautsa zeharkatzen duten infragorrizko uhin luzerak erabiliz.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

150 eguzki masa inguruko masarekin, Pistola Izarra izar aldakor urdin argitsu bezala sailkatua da, Eta Carinae bezala. Bere distira gure eguzkiarena baino 10 milioi aldiz handiagoa da, gure galaxia bere zati den Talde Lokaleko izarrik distiratsuenetako bat delarik. Galaxiaren erdigunetik gertu egoteak ez dirudi kasualitate soila, han objektu supermasiboen sorrera errazten baita.

Bere existentzian zehar izar masa galtzen aritu da, bere hasierako masa 200 eta 250 eguzki masaren artean egongo zelarik. Uste denez, izar honek, duela 4.000 eta 6.000 urte gertatutako bi eztanda erraldoitan gure eguzkiarena baino 10 aldiz masa gehiago jaurti du. Bere izar haizea gure eguzkiarena baino 10.000 aldiz indartsuagoa da. Bere bizi epea oso laburra da, 3 milioi urte ingurukoa, eta bere egungo adina zehaztasunez ezagutzen ez den arren, 1,7 eta 2,1 milioi urte bitartean egon daitekeela uste da. Supernoba edo hipernoba distiratsu bezala eztanda egingo du 1 eta 3 milioi urte bitartean barru.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Cutri, R. M.; Skrutskie, M. F.; Van Dyk, S.; Beichman, C. A.; Carpenter, J. M.; Chester, T.; Cambresy, L.; Evans, T. et al. (2003) «VizieR Online Data Catalog: 2MASS All-Sky Catalog of Point Sources (Cutri+ 2003)» VizieR On-line Data Catalog: II/246. Originally published in: 2003yCat.2246....0C 2246: 0 Bibcode2003yCat.2246....0C.
  2. a b c Figer, Donald F.; Morris, Mark; Geballe, T. R.; Rich, R. Michael; Serabyn, Eugene; McLean, Ian S.; Puetter, R. C.; Yahil, Amos (1999) «High-Resolution Infrared Imaging and Spectroscopy of the Pistol Nebula: Evidence for Ejection» The Astrophysical Journal 525 (2): 759 doi:10.1086/307927 Bibcode1999ApJ...525..759F.
  3. Nazé, Y.; Rauw, G.; Hutsemékers, D. (2012) «The first X-ray survey of Galactic luminous blue variables» Astronomy & Astrophysics 538: A47 doi:10.1051/0004-6361/201118040 Bibcode2012A&A...538A..47N.
  4. a b c d e Najarro, F.; Figer, D. F.; Hillier, D. J.; Geballe, T. R.; Kudritzki, R. P. (2009) «Metallicity in the Galactic Center: The Quintuplet Cluster» The Astrophysical Journal 691 (2): 1816 doi:10.1088/0004-637X/691/2/1816 Bibcode2009ApJ...691.1816N.
  5. Bono, G.; Matsunaga, N.; Inno, L.; Lagioia, E. P.; Genovali, K. (2013) «Stellar Populations in the Galactic Center» Cosmic Rays in Star-Forming Environments Astrophysics and Space Science Proceedings 34: 115 doi:10.1007/978-3-642-35410-6_9 ISBN 978-3-642-35409-0 Bibcode2013ASSP...34..115B.
  6. Liermann, A.; Hamann, W.-R.; Oskinova, L. M. (2012) The Quintuplet cluster. III. Hertzsprung-Russell diagram and cluster age 540 A14 or. doi:10.1051/0004-6361/201117534 Bibcode2012A&A...540A..14L.