Edukira joan

Pisu (tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau balantzarekin erabiltzeko tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pisu (argipena)».
Pisu (tresna)
material measure (en) Itzuli, weight (en) Itzuli eta tresna
Honen parteBalantza

Pisuak masaren neurketa-modu bat dira, metal edo harrizko tresnak, produktu jakin baten masa/pisua balantza batekin neurtzeko eragiketetan erabiliak. Masa jakineko pieza bat da pisua, eta argi eta garbi markatuta dago.

Balantza batean pisatzeko eragiketan, masa ezezaguneko produktua balantzako plater batean jartzen da eta beste platerean pisuak ipintzen daia, oreka lortu edo, balantzak izan ohi duen orratz adierazlea zentratu arte. Oreka lortzean, pisuen masen batura produktuaren masaren berdina da. Garai modernoetan erabilitako pisuak metalezkoak izan dira, nahiz eta harrizko pisuei buruzko erreferentziak egon (lege-muga batzuekin). Balio kuantitatiboari dagokionez, tokian tokiko neurri unitate legalaren, haren multiploen eta azpimultiploen parekideak izaten dira.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisuen erabileran kezka edo susmo ohiturazkoa izan da ea neurri okerrarekin (arinagoarekin) eginak ote zeuden pisuak, saltzaileak erosleari iruzur egiteko. [1] [2]

« Balantzearen beso baten ipinten zan zakua eta bestean pisua. Hortxe egiten ebezan errotariak tranpatxuak, esaten dabenez. »

—Zeanuri (Herri Ondarea, Labayru)

« Phisu hori ezta zuzenbidezkoa, arinegi duzu. »

—Maurice Harrieten hiztegia

« Egiten dabe pekatu, kana, pisu, neurri txikijaguak daukezanak, agindurik dagozanak baño, edo biar dirianak baño. »

—Pablo Pedro Astarloa

« Dendariak eta saltzalleak pisu eta neurri labur eta txikiyagaz salduerosiyak egiten dituezanean »

—Andres Iturzaeta, Aita Gaspar Astete-eren icasbide cristinaucorraren azalduera laburrac

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pisetako neurriak» Herri Ondarea (kontsulta data: 2025-09-29).
  2. «OEH - Bilaketa - Pisu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]