Pita Taufatofua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pita Taufatofua

Tonga 2016ko Udako Olinpiar Jokoetaneko banderadun


Tonga 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetaneko banderadun



UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaBrisbane1983ko azaroaren 5a (40 urte)
Herrialdea Tonga
BizilekuaAuckland
Hezkuntza
HeziketaTonga High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria, iraupen-eskiatzailea eta piraguista
Pisua100 kilogramo
Altuera1,91 metro

pitataufatofua.com
IMDB: nm8348680 Facebook: TeamPita Twitter: PitaTaufatofua Instagram: pita_tofua Olympic.org: pita-nikolas-taufatofua Edit the value on Wikidata

Pita Nikolas Taufatofua (1983ko azaroaren 5a, Tonga) taekwondo[1] eta eskian, tongar atleta da, UNICEFen enbaxadore eta motibazio hizlaria ere bada, eta Brisbanen (Australia) bizi da.[2][3]

Taufatofua, nazioartean, ospetsu egin zen gerrian bildutako Tongako taʻovala tradizionalarekin agertu ondoren, bularra biluzik eta olioztatuta, Tongako bandera-eramaile gisa Rio de Janeiron, Brasil, 2016ko Udako Olinpiar Jokoak irekitzeko ekitaldian.[4] 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan ere bandera-eramailearen papera errepikatu zuen, azken hauetan Malia Paseka tongar emakume taekwondolariarekin batera.

Bizitza goiztiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taufatofua Australian[2][3] jaio zen 1983ko azaroaren 5ean,[5] eta Tongan hazi zen.[3] Tonga Side School eta Tonga High School-en ikasi zuen[6], eta Brisbaneko Saint Peter's Lutheran College-n graduatu zen 2000. urtean[7]. Aita tongarra da, eta ama, berriz, britainiar jatorriko australiarra.[6] Bost urterekin hasi zen taekwondoa praktikatzen.[8].

Haurtzaroan, Tongako jarduera tradizionaletan sartu zen, hala nola manioka uztan lan egiten[9].

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taekwondo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar, kontatzen duenez: "sei hezur hautsi, hiru lotailu urratu, hiru hilabete gurpil-aulkian, urte eta erdi makuluetan eta ehunka ordu fisioterapian bizi izan ditut".[9]

2016ko Ozeaniako Taekwondo Olinpiar Sailkapen Txapelketan, otsailean, Port Moresby-n (Papua Ginea Berria), bere finalaurrekoa 4 eta 3 irabazi zuen, 2016ko Olinpiar Jokoetarako sailkatze-borrokan munduko 15. borrokalari onenaren aurka finalean irabazi aurretik.[10] Aurretik, Olinpiar Jokoetarako sailkatzen saiatu zen bitan.[2] Olinpiar Jokoetan, Taekwondo diziplinan lehiatzen zuen Tongako lehen atleta izan zen.[3] Tongako bandera-eramaile izan zen inaugurazio ekitaldian.[2]

Iraupen eskiko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko abenduan, Taufatofuak bideo bat argitaratu zuen iraupen eskian entrenatzeko eta lehiatzeko asmoen berri emateko.[11] YouTuben bideoak ikusiz, lasterketa profesionalen forma eta teknika ikasten hasi zen.[12] 2018ko urtarrilean, Wall Street Journal egunkariak PyeongChang-eko 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko lasterketa bat falta zela jakinarazi zuen roller eskiko lasterketetan bere kualifikazio baldintza gehienak beteta eta elurrarekin azken sailkapeneko denbora baino ez zuela egin behar.[13] Taufatofua Mexikoko German Madrazo eta Txileko Yonathan Fernandez eskiatzaileekin elkartu zen entrenamendu talde independentea osatzeko, zeinak Austrian etxetxo bat alokatu zuen elurrarekin entrenatzeko eta lasterketetara elkarrekin bidaiatzeko. Elurreko zazpi lasterketetan 2018ko urtarrilean zehar poliki amaitu ondoren, Taufatofuaren azken aukera urtarrilaren 20an Ísafjörður-en (Islandia) izan zen. Taufatofuak, Madrazok eta Fernandezek ia lasterketa galdu zuten elur ekaitzengatik eta elur-jausi batek eragindako errepideen itxieragatik, baina, azkenean, Taufatofuak arrakasta lortu zuen Islandiako lasterketan 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkapen epeko azken egunean.[14][15] Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu den bigarren tongarra da, 2014an Bruno Banani lera (luge) espezialistaren ondoren.[14]

[2]Piraguismo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko apirilean, Taufatofuak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatzen saiatuko zela jakinarazi zuen, oraingoan esprint piraguismoan. BBCri esan zion: "Nire bihotzetik hurbil dagoen kirola da; nire arbasoek milaka urtez egin zuten Polinesiako uharteak kolonizatu zituztenean".[16] Taufatofuak, gizon bakarreko (K-1) kayak ekitaldian, 200 metrorako sailkatzea espero zuen.[16]

2019ko abuztuan Hungariako Munduko Kanoa Esprint Txapelketan, Taufatofua azken postuan sailkatu zen. 2021eko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko, 2020ko otsailean, Ozeaniako kontinenteko kanporaketan, K-1 200 metroko proba irabazi beharko zuen. Saiakera horrek ez zuen emaitza onik izan.[17]

Hala ere, 2020ko otsailean, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen, taekwondorako; kirol honetarako, bere bigarren olinpiar lehiaketan, gizonen + 80 kg-ko urrea irabazi zuen.[18]

Olinpiar agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taufatofua Tongako banderadun gisa agertu zen Nazioen Alardean, 2016ko abuztuaren 5ean Rio de Janeiron ([Brasil]) egin zen Olinpiar Jokoak irekitzeko ekitaldian. Desfilean zehar, taʻovala (gerrian inguran eramaten den tongar esterilla) bat besterik ez zuen jantzi, aurpegiak eta gorputz-enborrak distiratsuak ziruditen. Hasieran, izerdi bizian zegoela uste zuten askok,[19] baina agerian geratu zen olio kopuru ugari emana zuela gorputz-enborrean.[2][3][20][21] Taufatofuak, alkandorarik gabe eta olioztatutako itxurarekin, bere agerpenaren irudia sare sozialetan birala bihurtzea lortu zuen.[3]

Taekwondo txapelketan, Sajjad Mardani irandarrak kanporatu zuen bere lehen borrokan Taufatofua, puntuazioa 16-1era igo zenean.[22] Taufatofua, jokoen amaiera-ekitaldian ikuskizun-musikalaren ondoren egin zuen agerraldian, Nazioen Alardean jantzi zuen jantzi berarekin agertu zen.[23]

2018ko Neguko Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan Tongako ordezkari bakarra izanik, Taufatofua izan zen, berriro, bere herrialdeko bandera-eramaile 2018ko Neguko Olinpiar Jokoen Nazioen Alardean. Tenperatura zero azpitik egon arren eta ekitaldiaren aurretik komunikabideei alkandorarik gabe ez zela aterako esan arren, gerrian bildutako Taʻovala esterilla tradizionala besterik ez zuen jantzi; alegia, bular eta gorputz-enbor olioztatuz azaldu zen berriro ere.[24]

2018ko otsailaren 16an, ostirala, eskiatzeko 15 kilometroko proba librean lehiatu zen, eta 114. postuan sailkatu zen 119 eskiatzailetik.[25]

2020ko Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taufatofuak bere nazioaren taldea gidatu zuen 2020ko inaugurazio ekitaldietan, berriro ere alkandorarik gabe eta, ohi duen bezala, olioztatua; oraingoan, baina, Malia Paseka emakumea zuen alboan; hura ere taekwondon lehiatzeko zegoen Tokion.[26] Taufatofuak hirugarren aldiz ospatzen zituen Olinpiar Jokoak Tongako, bere herrialdeko, banderarekin, tapa-oihalez jantzirik (Tongako jantzi tradizionala). Taufatofuak bere gorputz oliatua erakutsiz gain, perlazko lepokoa ere jantzi zuen berriki pasatutakoaren omenez (COVID-19 pandemiaren ondorioz, hain zuzen ere), baita guraso eta familiarekiko arduraldiagatik ere. Lepokoan agertzen zen perla beltzak garrantzi pertsonala zuen berarentzat eta bere familiarentzat. Inaugurazio ekitaldiaren aurretik, Taufatofuak lepoko argazki bat partekatu zuen Instagramen, eta izenburua honela zioen: "GALDU DITUGUNENTZAT - beti izango zara perla gure bihotzaren segurtasunean".[27]

Hiru olinpiar joko desberdinetan, hiru kirol desberdinetan, esku hartzen zuen lehen olinpiarra izan zen, eta, gainera, Tokioko Kayak esprinterako sailkatzen saiatu zen. Zoritxarrez, Kayaken entrenatzeak ez zuen olinpiar sailkapenik ekarri; azkenean, Taufatofua Tokioko Olinpiar Jokoetan Taekwondon lehiatzea soilik lortu zuen.[28]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taufatofua gurasoekin eta sei anaia-arrebekin hazi zen familiak ekaitz tropikalean galdu zuen Tongako logela bakarreko etxe batean.[16] Heldu gisa, bere jaioterriaren eta Brisbane-ren (Australia) artean banatzen du bere denbora.[16]

Taufatofua UNICEFen enbaxadorea da, eta etxerik gabeko erakundeekin lan egiten ematen du bere denbora, Sandgate House-n, barne etxerik gabeko haurrak trebatzen, bizimodu independenteko trebetasunak garatzen laguntzeko.[16][29] Berotze globala ezagutzera ematen ere, lan egiten du, horrek bere Tonga uharteko nazioa mehatxatzen baitu.[16]

Motibazio hizlaria ere bada, eta, 2018an, The Motivation Station: An Essential Guide to Becoming Your Greatest Version izeneko liburua argitaratu zuen.[30] MIT Solve-n hizlaria izan zen 2018an, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa buru zela.[31]

Ingeniaritza lizentziaduna da, eta, 2016. urtetik, masterra egiten ari da.[9] Hemezortzi urtetik aurrera, erakusburu gisa egin du lan.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pita Nikolas Taufatofua Artxibatua 2016-08-23 in nbcolimpics.com
  2. a b c d e f Martin Rogers; Dan Wolken (2016:08:06) "Introducing the Tonga flagbearer who glistened during Rio Olimpic opening ceremony".USA Today.Artxibatua originaletik 2016:08:06an. Berreskuratua 2016:08:06an
  3. a b c d e f Palazzo, Chiara (2016:08:06) Opening Ceremony: Who is Tonga's bare-chested flag bearer? The Telegraph. Artxibatua originaletik 2016:08:06an. Berreskuratua 2016:08:06an
  4. Chenery, Susan (2019:01:01)."The incredibily story of Pita Taufatofua, Tonga's shirtless Olimpic flag bearer The Guardian. 2021:07:26an berreskuratua
  5. "Pita Nikolas Taufatofua" Rio 2016. Originaletik artxibatua 2016:08:06an. Berreskuratua: 2016:08:06an
  6. a b "Pita Taufatofua" Coconet. Originaletik Artxibatua2016:08:09an. Berreskuratua: 2016:08:06an
  7. "St. Peter's Lutheran College (official)". Facebook. 2016:08:07. Originaletik Artxibatua 2018:02:10ean
  8. "Tonga's Taekwondo Olimpian welcomed home" Nuku'alofa Times. 2016:03:15. Originaletikartxibatua 2016:04:19an. Berreskuratua: 2016:04:09an
  9. a b c d Tonga, Matangi (2016:08:04)"Painful Road to Rio. The Fiji Times. OriginaletikArtxibatua 2016:08:11n. Berreskuratua: 2016:08:07an
  10. "Tonga's Pita Taufatofua qualifies for Rio Olimpic" Loop Tonga. 2016:03:02. Originaletik Artxibatua 2016:04:15. Berreskuratua: 2016:04:07an
  11. "Tonga's flag bearer Pita Taufatofua eyes 2018 Winter Olympyc NBC Sports 2016:12:05. Originaletik Artxibatua 2018:01:06an
  12. Grez, Matias, 2018:02:09 "Tonga's famous flag bearer Pita Taufatofua achieves his impossible dream". CNN
  13. Robinson, Joshua; Cohen, Ben (2018:01:04) "Remember the Shirtless Tongan Flag-Bearer? He's Now a Cross-Country Skier Wall Street Journal. Originaletik Artxibatua 2018:01:04an. Berreskuratua: 2018:01:04an
  14. a b Zaccardi, Nick (2018:01:12) "Tonga flag bearer from Rio qualifies for Winter Olimpics" ''www. olympics.nbcsports.com/''.NBC Sports. Originaletik Artxibatua 2018:01.21ean. Berreskuratua: 2018:01.20an
  15. Gartland, Dan (2018:01:20) "Shirtless Tongan Flag-Bearer Qualifys for Winter Olympics ''www.si.com/.'' Time inc. Sports Illustrated Group.
  16. a b c d e f "Pita Taufatofua: 'Topless Tongan' targets-sprint canoeing at Tokyo 2020 ''BBC Sport'' 2019:04:29. Berreskuratua: 2019:05:23an
  17. "2020 Oceania Canoe Sprint Championships and PA Canoe Sprint Grand Prix 2. reyults of Pita Taufatofua" Berreskuratua: 2020:07:28an
  18. Asmelash, Leha. "Pita Taufatofua, The 'Shirtless Tongan,' just qualified for his third Olympics ''CNN''. Berreskuratua: 2020:03:01ean
  19. Internet in a frenzy over Olympic flag-bearer Pita Taufatofua" ''NY Daily News''. Berreskuratua: 2018:02:10ean
  20. "Der heimliche Held kam im speziellen Rockchen" ''Die Welt'' (alemaneraz). 2016:08:06. Originaletik Artxibatua2016:08:07. Berreskuratua: 2016:08:06an
  21. Alehythe, Saskia (2016:08:06) "Gut eingeölter Halb-Nackedei" ''Süddeutsche Zeitung'' (alemaneraz) Originaletik Artxibatua 2016:08:09an. Berreskuratua 2016:08:06an
  22. "Tonga flag-bearer Pita Taufatofua macking the most of unexpected Olympic fame 2017:10:20an Artxibatua Wayback Machine-kin
  23. Oily flag bearer makes shiny comeback at Olympics Closing Ceremony 2016:12:23an Artxibatua Wayback Machine-kin
  24. Rogers, Martin (2018:02:09) Despite frigid temperatures. Tonga's flag bearer shows up shirtless again at Winter Olympics openin ceremony ''USA Today''. Originaletik Artxibatua 2018:02:10ean. Berreskuratua: 2018:02:09an
  25. "Winter Olympics: Tonga's Pita Taufatofua avoids last place in cross countri skiing" ''BBC Sport'' 2018:02:16. Berreskuratua: 2018:02.16an
  26. McHugh, Erin (2021:07:23) "Tonga's shirtless flag bearer is back!" ''King5 News". Berreskuratua: 2021:07:23an
  27. Taufatofua, Pita [@pita_tofua]. (2021:07:22) "FOR THOSE WE LOST- you will alwais be a pearl in the safety of our hearths" - - Its been a tough year for all around the world with sickness and sadness. I honour those that we lost, may they always be with us. - To my mother Rosemary who endured challenge after challenge and continues to figth and inspire us with a smile, I am in awe of your strength. - To my Father, this black pearl was the last gift Neta gave me before she passed. The saddest thing I have ever seen was you saying good bye as she left for her final journey. I'm sorry we weren't able to be there. FOR THOSE WE LOST YOU WILL BE REMEMBERED [instagram photo] Berreskuratua: https://www.instagram.com/p/CRm8o7nLZ1F/?utm_source=ig_web_copy_link
  28. "Tokyo Olympics: Pita Taufatofua shirtless again at Opning Ceremony ''Tokyo 2020''. Berreskuratua: 2021:07:24an
  29. Burke, Timothy. "Tongan Flag-Bearer Pita Taufatofua Owns The Olympics Deadspin. Originaletik Artxibatua 2016:08:07an. Berreskuratua: 2016:08:07an
  30. ''The Motivation Station: An Essential Guide to Becoming Your Greatest Version'' 2018. ISBN9780648551607 Berreskuratua: 2021:07:26
  31. Sneyder, Andrea. (2018:04:27) "Canadian Prime Minister Justin Trudeau to headine Solve at MIT annual meeting" ''MIT News'' Berreskuratua: 2021:07:26

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]