Pitagorasen zuhaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pitagorasen zuhaitza

Pitagorasen zuhaitza karratuekin eraikitako plano fraktal bat da Albert E. Bosman irakasleak asmatua 1942an. Pitagoras Antzinako Greziako matematikariaren izena dauka 3 karraturen lotura bakoitzean triangelu angeluzuzen bat osatzen delako Pitagorasen teorema irudikatzeko eraketa tradizional batean. Karraturik handienak L x L tamaina badu, Pitagorasen zuhaitz osoa ederki sartuko da 6L× 4L tamainako kutxa baten barruan. Zuhaitzen xehetasun txikienek Levy C kurbaren antza dute.