Pitahaya

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pitahaya, herensugearen fruta bezala ezagunagoa, Amerika zentraletik datorren fruta bat da[1]. Kanpotik obalatua eta arantzaduna da eta gorria, horia edo larrosa izan daiteke; baina barrutik larrosa edo zuri kolorea euki ahal dau. Hazia ditu, baina fibra asko dauka eta arazorik gabe jan ahal da[2]. 200 eta 400 g arteko pisua dauka. Bere saporea kiwia, papaia, baita aguakateari gogorarazten dau.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahaya amerikako zona tropikal eta subtropikaletatik dator; eta konkistatzaile espainiarrek aurkitu lehen aldiz, frutaz maitemindu ziran, eta konkistatzen ari ziran beste herrialde batzuetara eraman eben pitahaya[3]. Asiara heldu zan XIX mendean[4], bereziki Vietnamen eta ingurunetan, eta gaur egun klima bero eta lehorrak daukazan munduko herrialde askotan saltzen dan produktua da[5].

Zuhaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahaya kaktus batetik hazten da. Hylocereus undatus bere izen zientofikoa da eta 0,5 eta 2 metro arteko luzera izan dezakete.

Sustraia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahayak bi eratako sustraiak ditu:

-Sustrai primarioek sustrai mehe eta gainazalekoekin sistema bat osatzen dute, xurgatzearen funtzioarekin.

-Sustrai sekundarioak aireko zatian garatzen dira, mantentzearen funtzioarekin.

Zurtoina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoinak oso adarkatuak dira, berde kolorea daukate, zurtoinak erregulatzaile hidriko moduan jokatzen dau eta fotosintesian parte hartzen dau[6].

Lorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore hermafroditak dauzkaz, (15-30 cm), zuriak, horiak edo larrosak izan ahal dira. Lorearen behealdetik, krema koloreko segmentu handi, mehe eta pilatuak jaiotzen dira. Lore handi, tubular, horixka eta zuria da, baina arrosa ere izan daiteke. Barrutik, segmentu mehe handiak jaiotzen dira.

Loreak gauez irekitzen dira bakarrik, irekitzen direnean ilargiaren argira begira dagoz, eta goizez itxi egiten dira barriro. Irekitzean ateratzen dan usaina, intsektuak erakarri egiten dau, polinizazioa egiteko. Inurriek eta erleek polinizazioa egin arren, oso eraginkortasun txikia daukate. Lorearen inguruan jirabiraka ibilten dira, eta alde egiten dabe; beraz, ez dabe polinizazioa egiten modu egokian. [7]

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Forma obalatua dauka, 6-12 cm arteko diametroa euki ahal dau eta gorria edo horia izan ahal da. Espezie gehienek epidermis haragitsua daukate, eta braktea triangeluarrak. Pitahaya mamia zeharrargia da, eta barruan hazi beltz ugari dauka.

Temperatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahayak klima kalidoak nahiago dau, baina klima lehorretan garatu ahal da bebai. Landarea garatzeko tenperatura 16-25 ºC ingurukoa izatea hoberena da, ez da komenigarria tenperatura baxuetan egotea. Bestalde, 38ºC-tik gorako tenperaturarekin kalteak euki ahal dauz erredurengatik[6].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreinua: Plantae

Filuma: Magnoliophyta

Klasea: Magnoliopsida

Ordena: Caryophyllales

Familia: Cactoideae

Generoa: Hylocereus

Espeziea: Hylocereus undatus

Pitahaya motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahaya horia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahaya horia gorria baino azukre gehiago dauka. Pitahaya horia leku tropikaletan landatzen da, Colombia, Bolivia, Ecuador eta Perun batez ere. Pitahaya eta anana antzekotasunak daukate, euren azalen estakak antza daukate, eta pitahaia horiaren forma eta kolorea anana batekoaren antza dauka[8]. Fruta heldua dagoala ikusten da azala horia bihurtu danean. H. triangularis deitzen da pitahaya horiaren espeziea.

Pithaya gorria:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahaya gorria horia baino garratzagoa da, baina bitamina C asko dauka, gorputzaren prozesuetarako beharrezkoa dana. Mota hau Mexiko, Nikaragua eta Vietnamen asko landatzen da. Azalaren estakak orburu baten azalaren antza dauka. Fruta heldua dagoala ikusten da azalaren estakak horiak bihurtzen hasten dirarean. Hauskorragoa eta delikatuagoa da, batez ere merkantzietan garraiatzerakoan[9]. H. ocamposis deitzen da pitahaya gorriaren espeziea.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere urez dago osatuta, pitahayak mineral garrantzitsuak ditu, burdina, kaltzioa eta fosforoa batez ere, baita bitamina ugari ere (B1, B2, B3 eta C bitaminak) gure organismoa osasuntsu mantentzeko. Egokia da kolesterol handia daukaten pertsonentzat eta sistema immunologikoa indartzea laguntzen dau[10].

Pitahaya fruta diuretiko bat da, likidoak atxikitzea eragozteaz gain, hidratatuta mantentzen dau.

C bitaminaren iturria denez, propietate antioxidatzaileak daukan fruta bat da, eta horrek larruazalean zahartze-zantzuak atzeratuko ditu. Era berean, gaixotasun kroniko degeneratiboak eta kardiobaskularrak aurre egiteko oso ona da.

Pisua galtzen laguntzen dau, bere profil kalorikoa oso baxua delako.

Fruta honen mamiaren %60-a haziak dira, heste-prozesua hobetzen dabe eta idorreria saihesten dabe.

Balio nutrizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pitahayaren balio nutrizionala 100
Nutrientrea Edukia
Ura ( %) 84,40
Kaloriak (kcal.) 54
Karbohidratoak (g.) 13,20
Proteinak (g.) 1,40
Koipeak (g.) 0,40
Zuntza (g.) 0,5
B1 bitamina (mg.) 0,04
B2 bitamina (mg.) 0,04
B3 bitamina (mg.) 0,30
C bitamina (mg.) 8
Kaltzioa (mg.) 10
Burdina (mg.) 1,30
Fosforoa (mg.) 26

Merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vídeň, tržnice (4).jpg

Azken urteetan pitahaya landatzeko interesa handitu egin da. Mundu mailan herrialde ekoizle nagusiak Israel, Mexiko, Nikaragua eta Vietnam dira.

Pitahya horia gehiago landatzen daben herrialdeak Guatemala, Colombia eta Ekuador dira. Ekuador europara eraman eban pitahaya 1999. urtean, Suitza eta Alemaniatik hasita.

Pitahaia gorriaren ekoizle nagusia Vietnam da, 50.000 hektarea erabiltzen dabe labore horretarako. Ekoizpenaren % 95 mami zuriko barietateetan zentratzen da (e.g. Hylocereus undatus).

Espainian Ekuadoreko pitahaia horia sartzen ari dira. Espainiako ekoizpen nazionalari dagokionez, Kanariak izan dira pitahaia gehiago lantzen daben erkidegoa[11].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Fruta dragón o pitahaya: conoce sus características y beneficios» Krissia (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) PERU21, NOTICIAS. (2019-05-10). «Todo lo que debes saber sobre la maravillosa pitahaya, la fruta del dragón | VIDA» Peru21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Fruta dragón o pitahaya: conoce sus características y beneficios» Krissia (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. (Gaztelaniaz) Decle, Dania. (2021-11-10). «Origen de la pitaya» CocinaDelirante (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) Fuchs, Liliana. (2021-09-07). «Pitahaya o fruta del dragón, la llamativa fruta exótica que ya se cultiva en España: características, propiedades y usos en la cocina» Directo al Paladar (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  6. a b (Gaztelaniaz) «El cultivo de la Pitahaya» www.infoagro.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. (Gaztelaniaz) pitayaspain. (2021-10-27). «Flor de Pitaya. ¿Cómo es y cómo crece?» PITAYA ESPAÑA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Gaztelaniaz) pitayaspain. (2021-12-20). «Pitaya roja vs pitaya amarilla, ¿Cuál es mejor?» PITAYA ESPAÑA (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  9. (Gaztelaniaz) Mollejo, Verónica. (2018-10-23). «Todo lo que hay que saber sobre la pitahaya, la fruta del momento» alimente.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. (Gaztelaniaz) «Pitaya, la fruta del dragón que vuelve locos a los foodies más exigentes» La Vanguardia 2022-03-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) Martín, Antonio Méndez. (2020-06-10). «Mercado y consumo de fruta del dragón en 2020» AvoGo Consulting (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]