Pitt "Zaharra"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pitt "Zaharra"
William Pitt, 1st Earl of Chatham by William Hoare.jpg
Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1766-07-30 - 1768-10-14
Charles Watson-Wentworth, 2nd Marquess of Rockingham Itzuli - Augustus FitzRoy, 3rd Duke of Grafton Itzuli
Secretary of State for the Southern Department Itzuli


Robert Darcy, 4th Earl of Holderness Itzuli - Charles Wyndham, 2nd Earl of Egremont Itzuli
Paymaster of the Forces Itzuli


Thomas Winnington Itzuli - Henry Vane, 1st Earl of Darlington Itzuli
Leader of the House of Commons Itzuli


1757 caretaker ministry Itzuli - George Grenville Itzuli
Zigilu Pribatuaren Lorda


Thomas Pelham-Holles, 1st Duke of Newcastle-upon-Tyne Itzuli - George Hervey, 2nd Earl of Bristol Itzuli
Britainia Handiko parlamentari

Bizitza
Jaiotza Londres1708ko azaroaren  15a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Bromley1778ko maiatzaren  11 (69 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Aita Robert Pitt
Ezkontidea(k) Hester Pitt, Countess of Chatham Itzuli  (1708 -  1778)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Trinity College Itzuli
Eton College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
Alderdi politikoa Whig
William Pitt, 1st Earl of Chatham Signature.svg
Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «William Pitt (argipena)».

William Pitt Zaharra (Londres, 1708ko azaroaren 15a - Hayes, Kent, 1778ko maiatzaren 11a) politikari ingelesa izan zen, Pitt Gaztearen aita. Etonen, Oxforden eta Herbehereetako Utrechteko unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta gaztetandik izan zituen harreman estuak aristokraziarekin. 1735ean Behe Ganberan jarleku bat hartzeko proposamena egin zioten eta onartu zuen. Hasieratik britainiar kolonien hedatzea izan zuen helburu, eta askoz ere garrantzi handiagoa ematen zion itsas armadari eta haren nagusitasunari Europan egin zitzaketen konkistei baino. Hizlari bikaina izan zen legebiltzarrean eta oso kargu garrantzitsuak izan zituen administrazioan. Frantziaren aurkako Zazpi Urteko Gerra hasi zenean (1756-1763) gobernua osatzeko agindua hartu zuen, hala eskatzen baitzuen herriak gerra hasieran gertatutako gudu galtzeak ikusirik. Frantziari kolonietan eta itsasoan aurre egitea erabaki zuen Pittek eta horrenbestean garaipena lortu zuen Ingalaterrarentzat. Garai hartan lortu zuen Ingalaterrak Kanadaren gaineko nagusitasuna ere. 1766-1768 urteetan gobernuburu izan ondoren erretiratu zen politikagintzatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]