Edukira joan

Pitti jauregia

Pitti Florentziako Jauregi» orritik birbideratua)
Pitti jauregia
Palazzo Pitti
list of museums in Florence
Uffizi Galeria
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
Italiako hiri metropolitarracittà metropolitana di Firenze
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°45′55″N 11°15′00″E / 43.765153°N 11.250008°E / 43.765153; 11.250008
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1458
Inaugurazioa1919
ErabileraArte galeria
Arkitektura
ArkitektoaFilippo Brunelleschi
Luca Fancelli (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Bisitariak urtean650.612
Kontaktua
HelbideaPiazza de Pitti, 1, CP 50.125, Florencia, Toscana eta Piazza Pitti 1, 50125 Firenze
Telefonoatel:+39 055 294883
Webgune ofiziala

Pitti jauregia. italieraz: Palazzo Pitti, Italiako Florentzia hirian dagoen Pizkunde garaiko jauregi bat da. Arno ibaiaren hegoaldeko bazterrean dago, Ponte Vecchio zubitik hurbil. Hiriko museo garrantzitsuenetariko bat eta handiena da.

1458an Filippo Brunelleschi eta Luca Fancelli arkitektoak eraikitzen hasi ziren, Luca Pitti florentziar bankulariaren egoitza izan zedin. 1549an Leonor Toledokoak erosi zuen, Cosimo I.a Medici, Florentziako dukearen emaztea zenak. Ondoren Toskanako Duke Handiak erosi zuen, eta ordutik aurrera Toskanako Dukeen egoitza izan zen.

XIX. mendean, Napoleonek base militar gisa erabili zuen, eta ondoren dendoraldi labur batez Italiako Errege-Erreginen egoitza ofiziala ere izan zen.

XX. mendea]n, Viktor Emanuel III.a Italiakoak jauregia eta bertan zeuden jabetzak Italiako Herriari doaintzan eman zizkion. ORduan jauregiaren ateak herritarrei ireki eta hiriko arte areto nagusienetako bat bilakatu zen.

Gaur egun museoa da eta XIX. eta XX. mendeetako artelanak erakusgai dauzka.

Jauregiaren galeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Palatina galeria

Palatino galeria, jauregiko «piano nobile»n kokatua, ziurrenik Medici bilduma ospetsuaren parte izan zen multzorik ospetsuena da. 28 gelako museo honek, errege-apartamentuek gurutzatzen dituenak, Botticelli, Frai Bartolomeo, Rafaelen (Aulkiko Madonna, Emakume Beloduna, Granducako Madonna...), Andrea del Sartoren Scalako Deikundea, San Joan Bataiatzailea, Tiziano, Il Correggio, Jacopo Pontormo, Domenico Beccafumi, Caravaggio, Rubensen Lau Filosofoak, Artemisia Gentileschi eta Pietro da Cortonaren lanak ditu, besteak beste. Bilduma pribatu baten itxura mantentzen jarraitzen du, artelanak, museoen ohiko kokapenaren ordez, jauregi baten modura antolatuta baitaude.

  • Errege apartamentuak
  • Arte Modernoaren Galeria
  • Zilarraren Museoa
  • Portzelanaren Museoa
  • Jantzi Galeria
  • Karrozen Museoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]