Pituffik
Itxura
Pituffik Groenlandiako ehiza-kokaleku bat zen. Han inughuitak (inuit herriaren azpimultzo bat) bizi ziren. Herrialdearen ipar-mendebaldean kokatuta zegoen, North Star badian, Bylot Sound itsasartearen ekialdean. Hala izan zen 1951n Ameriketako Estatu Batuek kokalekuko lurretan Thule aire-basea (gaur egun, Pituffikeko espazio-basea izena duena) eraikitzeko baimena jaso zuten arte. 1953ko maiatzean Pituffikeko eta inguruko Dundas kokalekuko biztanleak euren lurrak uztera behartu zituzten; gehienak Qaanaaq herri sortu berrian birkokatu ziren.
