Pixide (liturgia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau elizetako ontzi eukaristikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pixide (argipena)».
Pixide (liturgia)
sacred vessel (en) Itzuli

Pixidea ontzi liturgiko kristau txiki bat da, zeinetan ostia sagaratuak gordetzen diren Jaunartzea egiteko, apaizak aldean eraman dezakeena gaixoei edo elizara joaterik ez dutenei jaunartzea egiten laguntzeko.

Pixidea sarritan apainduta dagoen metalezko kutxa preziatu gisa diseinatuta dago, barrutik urreztatua.

Antzinako pixide askok dorre forma hartzen zuen batzuetan Hilobi Santuaren erreplika artistiko gisa, baina ia beti forma zilindrikoa izan ohi dute. Uso formakoak ere ezagutzen dira, Espiritu Santuaren irudikapen bat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]