Okil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pizido» orritik birbideratua)
Okil
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
Familia Picidae
Illiger, 1811

Okilak Piciformes ordeneko Picidae familia osatzen duten hegaztiak dira. Okil izenak balio du izendapen generiko bezala, baina pizido izen zientifikoa, berez, zehazki okil gisa identifikatzen ez diren beste txori batzuei ere aplikatzen zaie, adibidez lepitzuliari.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okilak intsektujaleak dira, eta zuhaitz-enborretan, azalean nahiz zuraren barnean, bizi diren ornogabeez elikatzen dira[1]. Horretarako moko luze eta sendoa dute, eta berari esker zura zulatu eta puskatzeko gai dira. Bestalde, hegazti hauen mihia protraktila eta oso luzea da, eta muturrean zetaz hornituta ageri da bere ehizakiei hobeki eusteko, listu itsaskorra ere lan honetan lagungarri gertatzen delarik.

Hanka laburrak hatzamar luze eta indartsuz armatuta dauzkate. Izan ere denbora gehiena zuhaitz-enborretan gora eta behera ematen bait dute ehizaki bila. Joera lauzikatzaile honen ondorioz halaber, okilen isatseko lumetako ardatzak alanbrea bezain gogorrak izaten dira. Hegaztia berauetan sostengatzen da enbor bertikalari atzaparrez eutsita tente mantentzeko[1].

Okilak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okil izena nahikoa hedatua dago tokiko euskara jaso ahal izan den eremuetan, baina aldaerak ere erabiltzen dira txori hauek izendatzeko[2]: Okilo, Tokil, Kokil, Ükhül...

Munduan diren okil espezie ugarietatik, sei bizi dira Euskal Herrian (zazpi, lepitzulia zenbatuz gero)[3].

Arruntak dira:

Urriak edo eremu txikikoak dira:

Hedatzen ari da bere eremua:

Ez da okil izenez ezagutzen, baina pizidoen familiakoa da txori arrunt hau ere;

Munduko beste okil batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Okil beltza, zuhaitz-txikitzaile zoroa - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  2. «Okil berdea» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  3. «Asier Sarasua on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]