Plaça Reial
Itxura
Plaça Reial | |
---|---|
Geografia | |
Lurraldea | El Gòtic |
Historia | |
Irekiera | 1850 |
Errege plaza (ofizialki eta katalaneraz Plaça Reial) Kataluniako Bartzelona hiriburuko itxura laukizuzeneko enparantza publikoa da. El Gòtic auzoan dago, La Rambla kalearen aldamenean.
Errege plaza gauez oso jendetsua da, batez ere bertan eta inguruetan, tabernak dantzalekuak eta musika entzuteko tokiak daudelako. Enparantza honetan Tres Gracies iturria dago, alboan Antoni Gaudík diseinatutako bi fanal delakoak (farolak) daudelarik eta enparantzaren inguru guztia palmera zuhaitzez apaindurik dago.