Place de l'Hôtel de Ville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Place de l'Hôtel de Ville
Avenue Victoria and Hotel de Ville, Paris 2014.jpg
Kokapena
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 4. barrutia
Administrative quarter of ParisSaint-Merri
Koordenatuak 48° 51′ 24″ N, 2° 21′ 05″ E / 48.856666666667°N,2.3513888888889°E / 48.856666666667; 2.3513888888889Koordenatuak: 48° 51′ 24″ N, 2° 21′ 05″ E / 48.856666666667°N,2.3513888888889°E / 48.856666666667; 2.3513888888889
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Parisko herriko etxea
Zabalera 82 m.
Luzera 155 m.

Place de l'Hôtel de Ville (euskaraz: «Udaletxearen plaza»), ofizialki Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération, Parisen dagoen enparantza bat da, Parisko Udaletxearen aurrean dagoena, Parisko 4. barrutian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Place de Grève[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1357 urtean Parisko merkatarien lehenkaria zen Étienne Marcel-ek Maison aux piliers ("Zutabeen etxea") erosi zuen udaletxe izateko, Sena ibaiertzeko kaiaren alboko hondartzan zegoena. Kai garrantzitsua zen izan ere bertan deskargatzen baitzen egurra, garia, ardoa eta lastoa. Bertan merkatua ezarri zen eta 1141ean merkatua debekatu zenean Place de Grève ("hareatako plaza") bihurtu zen eta hiriko burgesek bertan ekitaldi sozialak eta jaialdiak egiten hasi ziren. Beteak beste San Juan sua bertan ezartzen zen eta Frantziako Erregeak berak pizten zuen. 1310 urtean hiriko exekuzioak bertan egiten hasi ziren. 1413an ardoaren merkatua ezarri zen eta 1642an ikatzaren merkatua ere bai.

Place de l'Hôtel de Ville[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1803ko martxoaren 19an Place de l'Hôtel de Ville ("Udaletxearen plaza") izena hartu zuen eta XIX mendearen amaiera aldera gaur egungo itxura hartu zuen. Iparralderantz ere luzatu zen, Rue de Rivoli aldera. 1982an peatonalizatu egin zen eta 2013 urtean Place de l'Hôtel-de-Ville - Esplanade de la Libération izena hartu zuen ("Udaletxearen plaza- Askatasunaren zabalgunea"), 1944ko Parisko askatasunaren omenez.

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helbidea: Place de l'Hôtel de Ville, 75004
  • Geltokiak:
    • Metro-M.svgParis m 1 jms.svgParis m 11 jms.svg Hôtel de Ville

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Place de l'Hôtel de Ville Aldatu lotura Wikidatan