Planet of the Apes (1968ko filma)
Planet of the Apes (euskaraz Simioen Planeta) 1968ko Franklin J. Schaffner estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Pierre Boulle idazlearen La Planète des singes eleberrian oinarritua dago. Bertan, Charlton Heston, Roddy McDowall, Maurice Evans, Kim Hunter, James Whitmore, James Daly eta Linda Harrison aktoreek antzeztu zuten.
Garai hartan Charlton Heston jada adineko aktorea bilakatu zen eta garai hartan modan zeuden zientzia-fikziozko filmen gurdira igo eta filma honetaz gain The Omega Man (1971) eta Soylent Green (1973) filmak ere antzeztu zituen, hain zuzen hiruak gaur egun genero honetako kultuzko filmak bilakatuak.
Izandako arrakastari esker jarraipen ugari izan zituen: Beneath the Planet of the Apes (1970), Escape from the Planet of the Apes (1971), Conquest of the Planet of the Apes (1972), Battle for the Planet of the Apes (1973), Planet of the Apes (2001), Rise of the Planet of the Apes (2011), Dawn of the Planet of the Apes (2014) eta War for the Planet of the Apes (2017).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taylor (Charlton Heston), Landon (Robert Gunner), Stewart (Dianne Stanley) eta Dodge (Jeff Burton) astronautak heuren Icarus izeneko espaziontzian 2.006 urte iraun dituen hibernazio eta argiaren abiaduran burututako bidaiaren ondoren planeta ezezagun batera iritsi berri dira. Taylorren ustez, topatutako planeta Lurretik 320 argi-urtera omen dago eta Orion konstelazioko izar baten inguruan biraka omen dabil.
Planeta honetan Taylorrek bertako gizaki mutuak esklabotzat dituen tximino espezien zibilizazioa topatuko du. Zintzurrean zauritua izatearen ondorioz ez da mintzatzeko gai, hortaz tximinoek Taylor ere heuren morroi egingo dute. Behin zauria sendatu eta berriz ere mintzatzeko gai denean, Zira (Kim Hunter) izeneko psikologoa den tximino eme bat eta haren bikotekidea de Conelius-en (Roddy McDowall) laguntzaz matxinatu egingo da.
Filmaren amaiera zinemaren historiako ahaztezin eta harrigarrienetakoa da, Gerra Hotzaren aurkako aldarrikapen edota salaketatzat jo ohi delarik.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Charlton Heston: George Taylor
- Roddy McDowall: Cornelius
- Kim Hunter: Zira
- Maurice Evans: Zaius doktorea
- James Whitmore: Biltzarreko presidentea
- James Daly: Honorious
- Linda Harrison: Nova
- Robert Gunner: Landon
- Lou Wagner: Lucius
- Woodrow Parfrey: Maximus
- Jeff Burton: Dodge
- Buck Kartalian: Julius
- Norman Burton: Hunt Leader
- Wright King: Galen doktorea
- Paul Lambert: Ministroa
- Dianne Stanley: Stewart (ez da kredituetan agertzen)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Planet of the Apes (1968ko filma) |
- Planet of the Apes filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Planet of the Apes filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
| |||||
- 1968ko filmak
- Franklin J. Schaffnerrek zuzendutako filmak
- Rod Serlingek idatzitako filmak
- Charlton Hestonek antzeztutako filmak
- Roddy McDowallek antzeztutako filmak
- Maurice Evansek antzeztutako filmak
- Kim Hunterrek antzeztutako filmak
- James Whitmorek antzeztutako filmak
- James Dalyk antzeztutako filmak
- James Baconek antzeztutako filmak
- Lou Wagnerrek antzeztutako filmak
- Felix Sillak antzeztutako filmak
- Arthur P. Jacobsek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Planet of the Apes filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Makillaje onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Kultuzko filmak