Plantain ertain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plantain ertain
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaPlantaginaceae
GeneroaPlantago
Espeziea Plantago media

Plantain ertain (Plantago media, latinez; llantén, gaztelaniaz eta plantain frantsesez) plantaginazeoen familiako urtebeteko edo gehiagoko bizitza duen belar landarea da, 30-50 cm luzea.[1] Plantaina ez ezik, zain-belarra, ezpata plantina eta zorne belarra ere deitzen diote zenbait tokitan.[2]

Mendebaldeko eta erdialdeko Europan jatorria duen landare hau sendabelar ezaguna da.

Plantain ertainaren lorea

Plantain asko daude, baina ezagunenak hiru dira: handia, ertaina eta txikia. Bakoitzaren hostoak eta loreak ezberdinak dira. Hosto luzekoa da plantaina txikia (P. lanceolata); hosto zabalekoa, handia (P. major); eta hosto zabal baina txikia du ertainak (P. media).

Lanceolata deritzona hosto luzea izaten da, ezpata itxurakoa, eta bertan zainak ikus daitezke goitik behera. 3-7 zain paralelo izaten dira horiek. Hosto guztiak lur azpiko sustrai beretik jaiotzen dira, eta arrosetan bilduak aurkituko ditugu.

Zurtoin luze bat izaten dute, hostoa bera baino luzeagoa. Udaberrian loratzen da eta uda guztian aurki daiteke horrela. Loreak zurixkak dira. Buruxka zilindrikoa osatzen dute.

Euskal Herrian oso ezagunak dira landare horiek. Hosto luzeko plantaina erabiltzen da gehien. Aspaldidanik oso erabilia. Ziurrenik, landarerik ezagunenetako bat izango da hau, beste zenbaitzuekin batera.[2]

Plantain ertainaren lorea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Van Diijk, P.. (1990). «The distribution of diploid and tetraploid cytotypes of Plantago media in the Pyrenees» Bot. Pirenaico-Cantabrica (5): 331-335..
  2. a b Beñat. (2011-01-26). «Euskal Herritar Medikuntza: Plantaina» Euskal Herritar Medikuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.