Plastilina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plastilinaz egindako panpinatxoa.

Plastilina edo plastizina moldekatzeko erabiltzen den material plastikoa da. Kaltzio gatzez, baselinaz eta beste konposatu alifatiko batzuez osatuta dago, batez ere azido estearikoz. Haurren erabilerarako egokia da, eta jostailu ezaguna da. Kolore askotan aurki daiteke.

Plastiko termoegonkorra izan arren, hainbat ezaugarri berezi ditu, hala nola, malgutasuna eta tenperatura altuekiko erresistentzia baxua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franz Kolbek, Municheko (Alemania) farmazia baten jabeak, 1880an asmatu zuen. Industria garai hartan, Munich arteen gune bat zen, eta Kolberen lagunen artean eskultoreak ere ziren: beren eskulturak moldekatzeko erabiltzen zuten buztina berehala lehortzen zela eta, neguan batez ere, harekin lan egitea oso zaila zela kexatzen ziren. Franz Kolbek bere asmakizuna merkaturatzeko, 1887an ezagutzera eman zuen Faber-Castell enpresan eta, oraindik ere, egun saltzen da.

Plastilinaren birziklatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia plastikoa izanik, edukiontzi horietara bota daiteke birziklatzeko.

Plastiko gisa, birziklatzeko, gainerako plastikoekin eta metalezko zein tetra-brick ontzi arinekin batera, edukiontzi horia erabil liteke; lurralde batzuetan, baina, argi eta garbi adierazi ohi da plastikozko jostailuak-eta ez botatzeko hor. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Contenedor amarillo ♻️» Ecoembes dudas del reciclaje (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]