Plataforma per la Llengua
| Plataforma per la Llengua | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
| Herrialdea | Espainia |
| Jarduera | |
| Kidetza | Federal Union of European Nationalities eta ELEN (Hizkuntza Berdintasunerako Europako Sarea) |
| Kide kopurua | 26.211 (2023) |
| Agintea | |
| Lehendakaria | Òscar Escuder i de la Torre |
| Zuzendaritza-taldea | |
| Egoitza nagusi | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | irabazteko asmorik gabeko erakunde |
| Ekonomia | |
| Diru-sarrerak | 3.338.622,66 € (2023) |
| Historia | |
| Sorrera | 1993 |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Plataforma per la Llengua Kataluniako erakunde zibila da, 1993an sortua, Herrialde Katalan guztietan katalan-hiztunen eskubide linguistikoak defendatzen dituena, eta hizkuntza katalanaren sustapena bilatzen duena nazio katalanaren eremu eta esparru guztietan.
Crida a la Solidaritat (1993an deseginda) erakundearen lekukoa jaso zuen Plataforma per la Llenguak sortu zenean. Cridaren aldean, baina, Plataformak hizkuntza katalanaren defentsa eta sustapena du helburu bakarra (Cridak kutsu politikoagoa zuen, burujabetzaren aldeko herri-mugimendua ere baitzen).
Kanpaina ugari egin ditu bere sorreratik. Besteak beste, katalanez produktu komertzialak etiketatzeko, pelikulak zinemetan katalanez ikusi ahal izateko, multinazional handiek katalanaren presentzia bermatzeko (Apple, Microsoft, Telefonica, Vodafone, Nokia, Facebook, Google, Twitter...), lan-munduan katalanaren erabilera bultzatzeko, Kataluniara iristen diren etorkinen integrazio linguistikoa errazteko, Europar Batasunean katalana hizkuntza ofiziala izan dadin exijitzeko, katalan-hiztunak beren eskubide linguistikoak ezagutu ditzaten sensibilizazio-kanpainak, etab.
Bartzelonan du egoitza nagusia, eta 2023an 26.000 bazkide inguru zituen.
Hizkuntzaren aldeko Kataluniako erakunde nagusia da Plataforma per la Llengua. 2008an Kataluniako Generalitateak saritu zuen ("Premi Nacional de Cultura"), katalanaren alde egindako lanarengatik, eta 2024an NBE-ren Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren erakunde aholku-emailea bihurtu zen [1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La Plataforma per la Llengua esdevé entitat consultiva de l’ONU Vilaweb, 2024-06-12