Platako lurmuturra
Itxura
| Platako lurmuturra | |
|---|---|
| Mota | lurmuturra |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°20′00″N 1°56′00″W / 43.33333°N 1.93333°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Eskualdea | Oiartzualdea |
| Udalerria | Pasaia |
| Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Plata Pasaian dagoen Gipuzkoako lurmuturra da. Bere tontorrean, 1855ean, Platako Farola eraiki zuten portuaren sarrera kontrolatzeko.
Platako Farolaren izena argitzeko, Pasaiako portuak antzinatik mineralak ateratzeko zer garrantzi izan zuen eduki beharko genuke kontuan. Arditurriko meatzeetan (Oiartzun) ateratzen ziren mineralak Pasaiatik esportatzen ziren. Edo, agian, izenak itsasargiaren kokapen paregabeari erantzuten dio. Eremu horri Pasaiako Ispilua edo Platako Frontoia deritzo[1].
