Edukira joan

Plater sakon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Plater sakona edo "chacona" (Larramendiren arabera)[1], mancerina, macerina edo trembleusse izenekoa plater bat zen erdian euskarri biribil bat zuena, txokolate beroa zeraman oin eta helduleku gabeko kikarari eusteko erabiltzen zena. Normalean zeramikazkoa zen (portzelanazkoa batik bat), baina metalezkoa ere izan zitekeen.[2]

Jatorrian, erdiko euskarria erditik moztutako kuia edo koko bat izan ohi zen. Behe partea, plater bat zen, txokolatean busteko bizkotxo edo ogia ipintzeko erabiltzen zena.[3]

Portzelanazko plater sakona edo mancerina.
Metalez egindako plater sakona edo mancerina.

Lehenengo txokolate beroak kanabera-azukrearekin gozotuta hartzen ziren, Ameriketako kolonizazioan aritu ziren espainiarren ohiturari jarraiki.[4]

Lehen aldiz, baxeraren elementu hau 1640an deskribatu zuena Pedro de Toledo y Leiva, Mancerako markesa eta Peruko erregeordea (1639-1648) izan zen eta Europara zabaldu zen ordutik aurrera (Txinan baziren antzeko ontziak tearentzat).[3] Gaztelaniazko izena Mancerako markesaren izenetik eratorri zen hori dela eta, dirudienez: ‘mancerina’/’macerina’ (frantsesez ‘trembleuse’ deitu arren).[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. <<Macerina, platillo con encage para la xi- cara, plater chacona, macerina. Lat. Patina cavo orbiculo diſtincta.>> Larramendi, Manuel (1745): “Macerina” In Hiztegi Hirukoitza
  2. Borrell Miranda Borrell M., (2002), «The grandeur of Viceregal Mexico: treasures from the Museo Franz Mayer», Museum of Fine Arts, Houston, Henry Francis du Pont Winterthur Museum. ISBN 0-89090-107-4.
  3. a b Louis Grivetti, Howard-Yana Shapiro, (2009) Chocolate: History, Culture, and Heritage, Willey, ISBN 0-470-12165-3.
  4. Stephen T. Beckett, (2008), The Science of Chocolate, RSC Pu., 2.ª ed, p. 6.
  5. "Mancerina" hitza Espainiar Hizkuntza Akademian

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]