Plazebo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Plazeboa, medikuntzan, gaixotasunarekiko inertea den baina gaixoaren ustez sendagarria den substantzia bat da. Plazeboa hartuz gaixoaren sintomak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da. Fenomeno honen azalpen fisiologiko postulatua burmuinaren estimulazioa da: pazienteak plazeboa hartzerakoan pentsatuko du guztiz bere onerako izango dela, eta babestuta sentituko da. Horregatik esan dezakegu substantzia plazeboan sinetsi behar dela psikologikoki eragina izateko, eta horren ondorioz hobekuntzaren bat eragiteko.

Bestetik, substantziaren efektua ez da beti berdina izango, hau da, pertsona batzuetan efektu positiboak sortu ditzake, baina beste batzuetan ezer ez. Gainera, nola hartzen den plazeboa, eta nola egiten den tratamendua, oso ondorio desberdinak sortuko ditu; beraz, pertsona batzuei ondo joango zaie modu batean hartuta, eta beste batzuei ez.

Hori dela eta, batzuen ustez efektu hau onargarria da; baina beste azterketa batzuek esaten dutenez, efektu plazeboa nahiko abstraktua da, eta beraz, ezin da onartu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazebo izena latinezko aditz batetik dator: placere («atsegin izan»).

Plazebo efektua baldintzatzen duten faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Plazeboaren ezaugarriak (forma, tamaina, kolorea, zaporea, itxura, salneurriak...)
  • Sintomen ezaugarriak eta gaixotasunaren nolakotasuna.
  • Sendagilearen eta gaixoaren arteko harremanak.
  • Kanpoko eraginak.

Plazeboaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazeboaren erabilera garrantzitsuenetako bat praktika klinikoan saio kliniko kontrolatuena da. Plazeboa probatzen den laborategietan populazioa bi zatitan banatzen da: esperimentu taldea eta kontrol taldea. Farmakoa ona bada, desberdintasun estatistiko handiak behatuko dira bi taldeen artean.

Arazo etikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazeboa substantzia inerte bat da, baina paziente bati emanez gero (honek inertea denik jakin gabe) ondorio positiboak izaten ahal ditu, hau da, sendatzen edo hobetzen lagundu ahal du. Horregatik, sendagileak uste baldin badu pazienteren bat plazebo batekin sendatu ahal dela beste medikamendu gogorrik erabili gabe, metodo hau erabiliko du. Horretarako, azukrez eta bitaminez egindako pilula bat emango dio, baina pentsatuz gero, medikuak pazientea erabat engainatuko du. Hau dela eta, mediku hori pazientearen eskubideen kontra joaten ari da, baina era berean laguntzen saiatzen hari da. Honek hainbat eztabaida sortu ditu eta herrialde batzuetan debekatzera eraman du.