Plebearen kontzilioa
Plebearen kontzilioa (edo batzarrak edo biltzarrak; latinez: concilia plebis) K.a. 494an sortu zen Monte Sacro muinoan, civitas-ek (hiritarren multzao osorik) bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeko, secessio plebis izenaz ezagutzen den gertakariaren ondoren. Plebeak antolaketa bat eman zion bere taldeari: plebearen biltzarrak antolatzen hastez gain, K.a. 471, urtetik euirrera, plebearen tribunoak batzar horretan aukeratzen hasi ziren. 494 eta 471. urteeen artean ez dago ziurtasunez jakiterik nola auttzen ziren Plebearen gtribunoak.[1] Plebearen edileak ere batzar horietan autaten ziren; plebearen tribunoak deitutako asanbladan bildutako plebearen deliberamenduei plebiszcita izena eman zitzaien.[2] Asanblada horietatik, noski, patrizioak baztertuta geratuko ziren: plebeak momentu horretan bere ekimen politiko propiorako aukera lortu zuen.[3]

Eginkizunak, biltzeko modua eta tokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plebeioen batzarrak (concilia plebis) lurraldeen araberako tribuetan banatzen ziren, 35 guztira, 4 hirikoak eta 31 landatarrak.[4]
Biltzarra Plebearen tribunoak deitzen zuen. Plebiszitoak, hau da, plebearen deliberamenduak, K. a. 287. urtetik Hortensia legeari esker, estatuaren beste legeen maila berdinean jartzen dira. Hauteskunde (tribunoak eta zinegotziak aukeratzea) eta legegintza funtzioez gain, plebiszitoek funtzio judiziala ere betetzen zuten. Batzarra Aventinon biltzen zen, pomerium-etik kanpo, hau da, hiriko esfera sakratutik kanpo. Gai juridiko eta administratiboei dagokienez, Foroa eta Kapitolioa bilera lekuak izan zirela ere jakinarazi dute iturriek. Marteren Zelaia Errepublika garaiaren amaierako hauteskundeetarako erabiltzen zen.
Batzar guztietarako berdinak diren bozketa-moduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritarrei, beren unitatearen barruan deituak izaten ziren. baiezko edo ezezko boto soil baten bidez, proposamenak baieztatzeko edo ukatzeko deitzen zitzaien. Gizabanakoaren aukera tribuko bere kideenarekin kontatzen zen eta gehienen iritzia, tribuarena bilkatzen zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alonso Alejandro, Josu eta Duplá Ansuátegui, Antonio (zuz) (2020) Conflictos sociales en el mundo romano: El tribuno de la plebe en el conflicto patricio plebeyo EHU
- ↑ (Italieraz) Poma, Gabriella. (2009). Le istituzioni politiche del mondo romano. Bolonia,: Il Mulino, 50-65 or. ISBN 978-8815134301.. Le istituzioni politiche del mondo romano
- ↑ (Italieraz) Pani, Mario; Todisco, Elisabetta. (2008). Società e istituzioni di Roma antica. Bari: Carocci editore, 17 or. ISBN 8843093754.. Società e istituzioni di Roma antica
- ↑ (Italieraz) Poma, Gabriella. (2009). Le istituzioni politiche del mondo romano. Bolonia,: Il Mulino, 64 or. ISBN 978-8815134301.. Le istituzioni politiche del mondo romano
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) de Martino, Francesco (1972). La costituzione romana. Jovene. ISBN 8824301819.
- (Italieraz) Pani, Mario; Todisco, Elisabetta (2008). Storia romana. Dalle origini alla tarda antichità. Bari: Carocci editore. ISBN 8843073079.
- (Italieraz) Paananen, Unto. (1993). Senatvs Popvlvsqve Romanvs: studies in Roman republican legislation. Helsinki ISBN 9519690204..
- (Ingelesez) Abbott, Frank Frost (1901) A History and Description of Roman Political Institutions, Elibron Classics. ISBN 0543927490.
- (Ingelesez) Byrd, Robert (1995) The Senate of the Roman Republic, U.S. Government Printing Office, Senate Document 103-23.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, italierazko Wikipediako «Concili della plebe» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.