Pleiadeak (astronomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pleiadeak
Pleiadeen kokapen-mapa
Artikulu hau izar-kumuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pleiade (argipena)».

Pleiadeak, edo Messier 45, M45 edo Zazpi Ahizpak Ipar hemisferioko izar-kumulu bat da, begi hutsez ikusten dena gaueko zeruan, Taurus konstelazioaren albo batean kokatua.[1] Ezaguna da aspalditik, eta kultura askotako antzinako mitologian agertzen da. Izena greziar mitologiatik dator, Pleiadeak Atlasen zazpi alabak baitira. Euskal Herriko bazter askotan Oiloloka bere txitekin deitzen diete.

1.000 izarrek, gutxi gorabehera, osatzen dute kumulua, eta haietatik dozena bat begi hutsez ikus daitezke. Oso izar gazteak dira; 30 argi-urteko espazio batean daude, Lurretik 450 bat milioi urtera. Lurretik gertuen dagoen kumuluetariko bat da. Izarrok duela 100 bat milioi urte sortu ziren, izarrarteko gas-hodei batetik. Izar-kumulurik handienak eta distiratsuenak zuri-urdinak dira, Eguzkia baino bost aldiz handiagoak.

Zerua garbi dagoenean eta Ilargirik ez dagoenean, izar urdin distiratsuenak begi hutsez ikus daitezke (parentesi artean, itxurazko magnitudea): Taygeta (4,3), Pleione (5,09), Merope (4,17), Maia (3,88), Electra (3,71), Celaeno (5,46), Atlas (3,63) eta Alcyone (2,87).

Adituen arabera, beste 250 milioi urtez baino ez dira biziko elkarrekin. Denbora hori igarotzerako, elkarrengandik bereizi egingo dira,

Ipar hemisferioan, neguan, aski nabarmen agertzen direnez, antzinateko kulturetan ere ezagunak izan ziren. Indiako Mahābhārata epopeian aipatzen dira, Homeroren Iliada eta Odisea epopeietan ere bai; baita Biblian eta maien liburu sakratuan ere.

Herri-kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako Subaru automobil-konpainiaren logoa Pleiadeen kumulua da. Japonieraz, Pleiadeen kumuluak «Subaru» izena du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gendler, Robert (2006), A Year in the Life of the Universe: A Seasonal Guide to Viewing the Cosmos, Voyageur Press, 54. orrialdea, ISBN 1610603400 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Pleiadeak (astronomia)

Koordenatuak: Zeruko mapa 03h 47m 24s, +24° 07′ 00″