Edukira joan

Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plentzia Traineru Baltza
Sorrera2002
HerriaPlentzia, Bizkaia
Patroia(k)Euskal Herria Juan Carlos Gernika
Kolorea(k)          horia eta beltza
Trainerua     Baltza
Palmaresa4 ABE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
2 Bizkaiko Txapelketa
2024: Liga9.a (ABE Ligan)
202511.a (ABE Ligan)

Plentzia Traineru Baltza Arraun Kluba Plentziako arraun talde bat da, arraunlari beteranoak biltzen dituena.

2002an sortu zen taldea arraunlari beteranoek kirola egiten jarraitzeko helburuarekin. Arkoteren koloreak, instalazioak eta baliabideak erabiltzen zituzten eta horregatik Plentzia Traineru Baltza izena eman zioten. 2008an Arkote Arraun Taldearen barnean arraunlari beteranoen ABE Ligaren sortzaileetako bat izan zen, baina aurreneko irabazlea ere. 2016 artean lau Liga irabazi zituen eta 2018 eta 2019ko Bizkaiko txapelduna ere izan zen. Batera eta Plentzitarra izeneko traineruak erabili zituzten.

2019an beren izen propioa erabiltzen hasi ziren eta traineruari Baltza izena eman zioten. Urte hartan denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez, hala ere estropada pare bat jokatu ziren eta Santurtziko Garbiker Bandera irabazi[1] eta Bilboko Arraunlari Beteranoen Topaketaren banderan bigarren egin zuen[2].

2021. urtean berrekin zien txapelketei eta Ligari.

UrteaABE LigaEuskadiko txap.
2008Txapelduna-
20092.a-
2010Txapelduna-
20112.a-
2012?-
2013?-
20143.a-
2015Txapelduna-
2016Txapelduna-
20173.a-
20183.a-
20192.a3.a
2020--
20215.a5.a
20228.a4.a
20236.a8.a
20249.a-
202511.a (p.o. )-
  • (p.o.) play-offak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]