Pleurocybella porrigens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pleurocybella porrigens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaPleurocybella
Espeziea Pleurocybella porrigens
Singer, 1947
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pleurocybella porrigens (sinonimoa : Pleurotellus porrigens) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pozoitsua izan daiteke. Arraroa Euskal Herrian, ohikoagoa Nafarroako Pirinioetan eta Iparraldeko Landetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pleurocybella porrigens

Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa, zuria, mihi formakoa, oinik gabea, haragi gutxikoa, alboa koniferoen adarrean finkatua eta zahartzean ertza uhindu samarra.

Orriak: Zurixkak, oso estu, eta enborrarekin bat egiten duen aldera dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ez daukala esan daiteke.

Haragia: Zuria, elastikoa, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Porrigens epitetoa latinetik dator, eskua luzatu, esan nahi duen "porrigo" hitzetik. Bere koilara edo espatula itxuragatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Pozoitsua izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore zuria, mihi forma, eta habitata koniferetan dira, bere bereizgarriak. Gaztetan, Pleurotus dryinus delakoaren antza du (haritzetako Pleurotus-a).

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, koniferoen, haritzen, pagoen eta abarren, adar edo enbor usteletan eta taldeka, bata bestearen gainean.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Japonia, Europa, Taiwan, Himalaia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 428 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 12o or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 419 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]