Plinio Gaztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plinio Gaztea
Como - Dome - Facade - Plinius the Elder.jpg
Plinio Gaztea izenekoaren estatua jaioterria zuen Comoko katedralean.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Antzinako Erromako senataria


Pretore


Kuestore


Erromatar gobernadorea


Plebearen tribunoa


Erromatar Inperioko kontsul


consul suffectus (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Como, 61
Herrialdea Antzinako Erroma
Bizilekua Villa Commedia (en) Itzuli
Lierna
Comoko aintzira
Heriotza Bitiniac. 112 (51/52 urte)
Familia
Ezkontidea(k) stepdaughter of Veccius Proculus (en) Itzuli
daughter of Pompeia Celerina (en) Itzuli  97)
Calpurnia (en) Itzuli  (103 -
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) Lucius Verginius Rufus
Kintiliano
Plinio Zaharra
Jarduerak
Jarduerak idazlea, politikaria, poeta, abokatua, historialaria eta gudaria
Lan nabarmenak Gutunak (Plinio)

Plinio Gaztea (latinez: Gaius Plinius Caecilus Secundus; Comum, 61 - Bitinia, c.112) Antzinako Erromako politika-gizon eta idazle bat izan zen, Plinio Zaharraren iloba.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita hil eta gero, Plinio Zaharra amaren aldeko bere osabak hezi zuen eta horrela hartu zuen bere izena borondatez. Erroman erretorika ikasi zuen Kintiliano eta Niceste Sacerdosen eskutik. Lege-gizon moduan karrera luzea izan zuen, kontsul suffectus izendatu zuten 100 urtean. Beste postu zenbait ere bete zituen, hala nola praefectus eraris militaris, praefectus aerari Saturni, curator alvei Tiberis eta Bitiniako gobernadore 111-112 urteetan[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi lan gorde dira: Panegyricus eta hainbat gutun, bederatzi liburukietan bildurik. Panegyricus Trajano enperadoreari egindako eskerroneko hitzaldiaren bertsio zabaldua da, kontsul izendatu zuenean 100 urtean, gisa bereko beste 11 hitzaldiekin batera azaldu ohi dena. Pro Marcello Zizeronen hitzaldiaren parean jarri izan da eta lehenengo bi mendeetako osorik gorde den hitzaldi bakarra.

Gutun-bilduma 97-108 urte bitartekoa da, Plinioren bizitzan ere argitaratu zirenak. Trajanorekiko gutun-harremana ere gorde da, batez ere Bitiniako gobernadore izan zenekoa. Zizeronen ondoren, latinezko epistola generoan hoberenak direla aipatu da bere garrantzia buruz, garaiko inperioaren berri osotua ematen baitute. Denetariko gaiak agertzen dira gutunetan: afera publikoak, anekdotak, literatura, afera pertsonalak, deskribapenak eta aholkuak. Harrigarria bada ere, erlijio, filosofia eta hizkuntza gaiak ez dira agertzen, garai hartan maiz agertzen baziren ere. Hala ere, bere estiloaren dotorezia eta aniztasuna aipatu dira, bere batasuna galdu gabe.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b The Cambridge History of Latin Literature (1982), 655-670, 895-896 orrialdeak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plinio Gaztea Aldatu lotura Wikidatan