Pluteo hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteo horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus leoninus
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
izokin-koloreko esporak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Pluteo horia (Pluteus leoninus) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Erabiltzekotan bakarrik hornigai gisa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Lehenbizi ganbila, gero zabaldu egiten da, kolore hori-urre eder batekoa, errezel arin lehoi koloreko batez itzalia, gero desagertu egiten da. Erdigunea dentsoagoa da, eta badirudi ezkatatxoen formako puntu bereizietan apurtzen dela azala.

Orriak: Libreak, estu, hasieran krema zurbil kolorekoak, ondoren arrosak, azkenik arre-arrosa kolorekoak, ertza askotan horixka izaten dute.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Liraina, mehea, 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 mm bitarteko lodierakoa, haritsu-ezkatatsua, luzetara marratua, zurixka, baina oinarrian kolore hori-zikinez tindatua edo arre-arrosakaraz.

Haragia: Mehea, hauskorra, zuria, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Leoninus epitetoa ere latinetik dator, lehoiaren kolorekoa, esan nahi duen "Leoninus" hitzetik. Lehoiaren antzeko kolorea duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du balio sukaldaritzarako.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus romellii delakoarekin, baina honek oinaren zati batean kolore hori eder bat du, eta kapela berriz, arre-marroixka kolorekoa. Pluteus aurantiorugosus espeziearekin ere bai, honek kapela laranja-gorrixka kolorekoa du eta makaletan eta zumarretan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen egur hiletan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Afrika, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Mongolia, Txina, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 148 or. ISBN 84-7173-372-2..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 299 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 286 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 257 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]