Pluteo marroi
Pluteo marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pluteaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pluteus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pluteus cervinus P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus cervinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Pluteo marroia (Pluteus cervinus) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Eskualde batzuetan, hornigai gisa erabiltzen da. Baita ongailu gisa ere, lehortu eta birrindu ondoren.
Sinonimoak: Pluteus atricapillus, Volvaria cervinus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, hauskorra, leuna, titiduna, globo itxurakotik ganbilera doana, kanpai formakoa edo oso ganbila. Marroi kolorekoa, erdian ilunagoa, zuntzexka adnata eta erradialekin. Ertza inkurbatutik laura doana.
Orriak: Libreak, estu, orritxoekin, hasieran zurixkak, berehala arrosa kolorekoak bihurtzen dira esporengatik.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak,baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, betea, kurbatua, goialdean mehetua, zurixka, zuntz txiki arreekin.
Haragia: Zuria, hauskorra, ia usaingabea edo errefauaren usain pixka batekin.[2]
Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Cervinus epitetoa ere latinetik dator, oreinarena esan nahi du. Oreinaren azalaren antzeko koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pluteus atromarginatus delakoarekin. Pluteus nigrofloccosus espeziearekin ere nahas daiteke, honek kapela ilunagoa du, orrien ertzak marroi-beltzaxkak eta koniferoen egurretan hazten da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean oso ohikoa. Pinudietako eta hostozabaletako motzondoetan, enborretan eta adar zaharretan hazten da, bakarrik edo talde txikitan. (Quercus eta Fagus zuhaitzetan batez ere).[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 148 or. ISBN 84-7173-372-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 301 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 286 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 257 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..