Pluteus aurantiorugosus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluteus aurantiorugosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus aurantiorugosus
Sacc., 1896

Pluteus aurantiorugosus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri oso kaskarra. Kosmopolita, banaketa geografiko zabalekoa, baina Iberiar penintsulan gutxi aipatua.

Sinonimoa: Pluteus coccineus.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura, titi apur batekin, ertza inkurbatutik laura, feltrodun azala, pikortsua zimurrekin, laranja bizi kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa.

Orriak: Libreak, dentsoak, sabeldunak, zuriak hasieran eta arrosa-izokin kolorekoak heldu ondoren.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Hanka: Hauskorra, kurbatua, fibrilosoa, zuri-horia, oinarrian horia.

Haragia: Mehea, hauskorra, hutsala, zuri-hori kolorekoa. Usain eta zapore ahulekoa. Espora-jalkina arrosa da.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots, "pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik. Coccineus epitetoa ere latinetik dator, eskarlata kolorea, esan nahi duen "coccineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragi gutxi du eta kalitate gutxikoa,

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluteus leoninus delakoa oso antzekoa da, honek hori-urre kolorea du lehoi kolorez itzalita, azala ezkatatxoekin, ertza ildaskatua, orrien ertza horia, oina ez du kurbatua, haragi zuria, hostozabaletan eta koniferoetan atera daiteke. Pluteus romellii espezieak ere badu antza, hau handiagoa da, oin horia du, baina kapela marroia.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri euritsuetan eta udazkenean. Saprofitoa, erdi ezkutuan egoten da txopo, makal eta bestelako hostozabalen arraildura eta zuloetan.[3]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.

Espeziearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, Pluteus aurantiorugosus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno, .. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 257 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 198 or. ISBN 84-282-0865-4..
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]