Pluto (Disney)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pluto (Disney)
Mickey Mouse universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaNorman Ferguson, Walt Disney eta Walt Disney Animation Studios
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuaarra
Familia
Bikotekidea(k)Fifi (en) Itzuli
Dinah (en) Itzuli
Bestelakoak
EtsaiakButch the Bulldog (en) Itzuli

Facebook: DisneyPluto Spotify: 4h1QfVKE46WTDiQgrmeuv8 Musicbrainz: 805ecb5d-3486-45b5-b14f-cdba9295b0f1 Songkick: 126639 Edit the value on Wikidata

Pluto 1930an Walt Disney ekoiztetxeak sortutako txakur bat irudikatzen duen marrazki bizidunetako pertsonaia bat da. Berez, eta Disneyren marrazki bizidun ugari ez bezala Plutok ez du gizaki itxurarik, nahiz eta inoiz hitz egiten ez duenez bere aurpegikoarekin txakurrek egin ohi ez dituzten gizakien antzerako keinu eta imintzio asko egin ohi dituen. Mickey Mouse saguaren maskota da, ofizialki arraza nahasiko txakurra, bere lehenbiziko agerpena Mickey Moosen The Chain Gang filmean burutu zuen.

Izaera zintzo eta leialeko txakurra da, noizbehinka baldar eta nagi xamarra, baina aldi berean oso griñatsua ere bai. Betiere alai eta umore onekoa. Fisikoki txakur ihar eta mehea da, kafesne kolorekoa, eta belarri luzeak eta sudurra beltzak ditu. Bere lepoa lasa uzten duen lepokoa darama. Maiz txakurren ohitura den legez mingaina ateraz agertzen da.

Mickey Mouse, Minnie Mouse, Donald Ahatea, Daisy Ahatea, Scrooge McDuck eta Goofy txakurrarekin batera Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaia ospetsuenen zazpikotea osatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]