Plutokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Plutokrazia (grekoz ploutos aberastasuna + krazia boterea) estatuko buruzagitza hiritar aberatsen klase batean zentralizatuta duen gobernu era edo sistema politiko bat da, non gizarteko mailen artean ezberdintasun handiak eta gaindiezinak dauden.

Plutokrazia hitza bi zentzutan erabili ohi da. Historikoki, oligarkia aberats baten estatuaren kontrol politikoari egiten dio erreferentzia. Plutokrazia hauen adibideak dira antzinako Greziako hiri-estatuak eta Italiako Venezia (Veneziako Errepublika), Florentzia eta Genova bazalako merkatari estatuak.

Bigarren zentzuak gaur egungo munduan diruak politikan duen influentziari egiten dio erreferentzia. Eragin hau mota askotakoa izan daiteke, gobernua lagunduz (diru "kontribuzioak" eginez, legearen barruan eta kanpoan) edota aurka (zergak ordaintzeari utziz, industriak kanpora eramateko mehatxu eginez...). Diruak komunikabideetan ere esku sar dezake, iritzi publikoak auzi politikoei buruz duen ikuspegia manipulatuz.

Ameriketako Estatu Batuak plutokrazia modernoaren adibide garbia dira.