Pluton (planeta nanoa)

Wikipedia(e)tik
Pluton» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pluton Plutonen ikur astronomikoa
Pluto-01 Stern 03 Pluto Color TXT.jpg
Pluton
Aurkikuntza
Nork Clyde W. Tombaugh
Noiz 1930-02-18
Izendapenak
Planetoide izendapena 134340 Pluton
Zeinengatik izendatua
Pluton
Planetoide sailkapena
Ezaugarri orbitalak[5]
Garaia: J2000
Afelioa
  • 7311000000 km
  • 48.871 UA
Perihelioa
  • 4437000000 km
  • 29.657 UA
  • (1989 Sep 05)[1]
Erdi-ardatz handia
  • 5874000000 km
  • 39.264 UA
Eszentrikotasuna 0.244671664 (J2000)
0.248 807 66 (batezbeste)[2]
366.73 egun[2]
Batezbesteko abiadura orbitala
4.7 km/s[2]
Batezbesteko anomalia
14.86012204°[4]
Makurdura orbitala
  • 17.151394°
  • (11.88° Eguzkiaren ekuatorera)
110.28683°
Perihelioaren argumentua
113.76349°
Satelite ezagunak 5
Ezaugarri fisikoak
Batezbesteko erradioa
  • 1184±10 km[6]
  • 0.18 Lur
  • 1161 km[7] (solidoa)
Gainazal azalera
Bolumena
Masa
  • (1.305±0.007)×1022 kg[8]
  • 0.00218 Lur
  • 0.178 Ilargi
Batezbesteko dentsitatea 2.03±0.06 g/cm3[8]
Gainazal grabitatea
1,23 km/s
Errotazio periodo siderala
  • −6.387230 d (atzeranzkoa)
  • 6 d, 9 h, 17 m, 36 s
Ekuatoreko errotazio abiadura
47.18 km/h
119.591°±0.014° (orbitara)[8]
Ipar Poloko igoera zuzena
312.993°[9]
Ipar Poloko deklinazioa
6.163°[9]
Albedoa 0.49 to 0.66 (geom. 35% alda daiteke)[2][10]
Gainazaleko tenp. min batezbeste max
Kelvin 33 K 44 K (−229 °C) 55 K
13.65[2] to 16.3[11]
(15.1 batez beste)[2]
−0.7[12]
Diametro angeluarra
0.065″ - 0.115″[2]
Atmosfera
Gainazaleko presioa
0.30 Pa (udako gehiengoa)
Osaera nitrogenoa, metanoa, karbono monoxidoa[13]

Pluton (134340 Pluto) Kuiper gerrikoko objektu astronomikorik handiena da, eta Eguzkia zuzenean orbitatzen behatu diren gorputz handienetan hamargarrena. Planeta nano ezagunen artean, tamainaz bigarrena da (Eris da lehena). Kuiper gerrikoko beste objektuak bezala, Pluton arrokaz eta izotzez osatua da nagusiki. Plutonek bost satelite ditu: Nix, Hidra, Karonte, Zerbero eta Estigia.

1930ean aurkitua, Pluton hasiera batean Eguzkitik hasita bederatzigarren planetatzat sailkatu zuten, eta horien artean txikientzat. Eguzki Sistemako kanpoaldean, ordea, tamainaz berdintsuak ziren objektuak —edo, Erisen kasuan, % 27 handiagoa— aurkituz joan ziren hurrengo 75 urtean; objektu horiek guztiak planeta nanotzat sailkatzen zirela kontuan hartuta, azkenean, 2006ko abuztuaren 24an, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pluton ere planeta nanotzat sailkatu zuen.

Clyde Tombaugh astronomoak aurkitu zuen 1930ean, Arizonako (Ameriketako Estatu Batuak) Lowell behatokitik, Neptunoren orbita azaltzearren X planeta baten bila ari zela. Plutonen orbita-eszentrikotasun handiak eguzkitik hurbilen dagoen zortzigarrena bihurtzen du orbitaren zati batean; hau da, Neptunoren orbita zeharkatzen du aldizka: azken aldiz, 1979ko otsailaren 7tik 1999ko otsailaren 11ra bitartean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840ko hamarkadan Urbain Le Verrierren mekanika newtondara eabili zuen oraindik ezaguna ez zen Neptuno planetaren posizioa aurreikusteko, Uranoren orbitan zeuden perturbazioak aztertuta[14]. XIX. mendearen bukaeran egindako Neptunoren behaketatik ondorioztatu zen Urano bera Neptuno baino urrunago zegoen beste planeta baten eragin grabitatorioa zuela.

1906an Percival Lowellek bederatzigarren planetaren bilaketa hasi zuen, "X Planeta" izenarekin[15]. 1909an Lowell eta William H. Pickeringek hainbat koordenatu zeleste proposatu zituzten planeta horrentzat[16]. Lowellek bere behatokitik egin zituen hainbat bilaketa, ahalik eta 1916an hil zen arte, baina ez zuen emaitzarik lortu. Lowellek ez zekien 1915eko martxoaren 19an eta apirilaren 7an egindako argazkietan Pluton bera agertzen zela, eta ez zutela ondo identifikatu[17]. Aurkikuntzaren aurretik beste hamalau behaketa daude non Pluton, jakin gabe, ikusi zuten, zaharrena 1909ko abuztuaren 20an Yerkes Behatokitik[18].

Percivalen alarguna zen Constance Lowellek hamar urteko eztabaida legala hasi zuen bere senarraren legatuaren inguruan, eta X Planetaren bilaketari ez zitzaion berrekin 1929. urterarte. Vesto Melvin Slipher, Lowell Behatokiko zuzendariak, 23 urteko Clyde Tombaugh astronomoari eman zion, bere marrazki astronomikoek txundituta.

Tombaughen lana sistematikoki zeru zati bereko argazki bikoteak aztertzea zen, bertan aztertzeko ea objeturen bat bere posiziotik aldatu ote zen. Konparatzeko makina bat erabilita, azkar begiratu zezakeen aurrera eta atzera egiten argazki bikoteak, objetuen mugimendu ilusioa sortuz.

1930ko otsailaren 18an, urte bete bilaketan igaro ostean, Tombaughek urtarrilaren 23 eta 29an hartutako bi plaketako objetu bat mugitzen ari zela ikusi zuen. Urtarrilaren 21ean egindako kalitate txikiagoko plaka batek aurkikuntza bermatu zuen. Argazki berriak atera ostean, aurkikuntza Harvard Collegeko Behatokira bidali zen 1930ko martxoaren 13an.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, ere: Venetia Burney

Aurkikuntza mundu osoko egunkarietan agertu zen. Lowell Behatokiak eskubidea zuen objetu berriari izena emateko eta 1.000 proposamen baino gehiago jaso zituzten mundu osoko afizionatuena, Atlasetik Zymalera[19]. Tombaugek presa sartu zion Slipherri objetu berriari izena jartzeko, beste inork egin aurretik[19]. Constance Lowellek Zeus proposatu zuen, ondorne Percival eta, azkenik, Constance. Hiru proposamen horiek alboratu ziren[20].

Pluton izena, azpimunduko erromatar jainkoa, Venetia Burneyk proposatu zuen, garai hartan hamaika urte zituen Oxfordeko hiriko ikasle bat, erromatar mitologian interesatua[21]. Izena bere aitona Falconer Madanekin izan zuen hizketaldi batean atera zen, Oxfordeko Unibertsitateko liburuzaina. Honek Herbert Hall Turner astronomoari eman zion izena eta bera arduratu zen AEBra bidaltzeaz[21].

Objetua ofizialki 1930eko maiatzaren 25ean izendatu zuten[22]. Lowell Behatokiko kide bakoitzak botoa emateko eskubidea zuen hiru izenen zerrenda batetik: Minerva, Kronos eta Pluton. Minerva jada asteroide baten izena zen eta Kronos izena Thomas Jefferson Jackson See astronomoak proposatu zuen, garai hartan fama txarra hartzen ari zena. Plutonek irabazi zuen bozketa, boto guztiak lortuta[14]. Izena proposatu izanagatik Madanek Venetiari £5 eman zizkion (gaur egongo 300 libera esterlinaren parekoa[23]).[21]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Chamberlin, Alan, HORIZONS Web-Interface, http://ssd.jpl.nasa.gov/horizons.cgi?find_body=1&body_group=mb&sstr=9. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  2. a b c d e f g h i (Ingelesez)  Pluto Fact Sheet, http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/factsheet/plutofact.html. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  3. a b (Ingelesez)  Rotation Period and Day Length, http://cseligman.com/text/sky/rotationvsday.htm. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  4.   Chamberlin, Alan, Keplerian Elements for Approximate Positions of the Major Planets, https://ssd.jpl.nasa.gov/?planet_pos. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  5.   Young, Eliot F.; Young, L. A.; Buie, M. (2007-10-01), Pluto's Radius, 62.05. orrialdeak, http://adsabs.harvard.edu/abs/2007DPS....39.6205Y. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  6.   Lellouch, E.; de Bergh, C.; Sicardy, B.; Forget, F.; Vangvichith, M.; Käufl, H. -U. (2015-01-15), «Exploring the spatial, temporal, and vertical distribution of methane in Pluto’s atmosphere», Icarus (246): 268–278, doi:10.1016/j.icarus.2014.03.027, http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0019103514001535. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  7.   Young, Eliot F.; Young, L. A.; Buie, M. (2007-10-01), Pluto's Radius, 62.05. orrialdeak, http://adsabs.harvard.edu/abs/2007DPS....39.6205Y. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  8. a b c   Buie, M. W.; Grundy, W. M.; Young, E. F.; Young, L. A.; Stern, S. A. (2006-07-01), «Orbits and photometry of Pluto's satellites: Charon, S/2005 P1 and S/2005 P2», The Astronomical Journal (1): 290–298, doi:10.1086/504422, ISSN 0004-6256, http://arxiv.org/abs/astro-ph/0512491. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  9. a b (Ingelesez)  Seidelmann, P. Kenneth; Archinal, B. A.; A’hearn, M. F.; Conrad, A.; Consolmagno, G. J.; Hestroffer, D.; Hilton, J. L.; Krasinsky, G. A. et al. (2007-07-01), «Report of the IAU/IAG Working Group on cartographic coordinates and rotational elements: 2006», Celestial Mechanics and Dynamical Astronomy (3): 155–180, doi:10.1007/s10569-007-9072-y, ISSN 0923-2958, https://link.springer.com/article/10.1007/s10569-007-9072-y. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  10.   Hamilton, Calvin J., Dwarf Planet Pluto, http://www.solarviews.com/eng/pluto.htm. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  11. (Ingelesez)  AstDyS, http://hamilton.dm.unipi.it/astdys/index.php?pc=1.1.3.1&n=134340&oc=500&y0=1870&m0=2&d0=9&h0=0&mi0=0&y1=1870&m1=3&d1=20&h1=0&mi1=0&ti=1.0&tiu=days. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  12. (Ingelesez)  Chamberlin, Alan, JPL Small-Body Database Browser, http://ssd.jpl.nasa.gov/sbdb.cgi?sstr=Pluto. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  13.   Pluto has carbon monoxide in its atmosphere, http://www.physorg.com/news/2011-04-pluto-carbon-monoxide-atmosphere.html. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  14. a b (Ingelesez)  Croswell, Ken (1997-01-01), Planet quest: the epic discovery of alien solar systems, Free Press, ISBN 0684832526, https://www.worldcat.org/search?qt=wikipedia&q=isbn:9780684832524. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  15.   Tombaugh, Clyde W. (1946-01-01), «The Search for the Ninth Planet, Pluto», Leaflet of the Astronomical Society of the Pacific (5): 73, ISSN 0004-6272, http://adsabs.harvard.edu/abs/1946ASPL....5...73T. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  16.   Hoyt, William Graves (1976-12-01), «W. H. Pickering's Planetary Predictions and the Discovery of Pluto», Isis (4): 551–564, doi:10.1086/351668, ISSN 0021-1753, http://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/351668. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  17. (Ingelesez)  Littmann, Mark (1990-01-01), Planets beyond: discovering the outer solar system, Wiley, ISBN 047151053X, https://www.worldcat.org/search?qt=wikipedia&q=isbn:047151053X. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  18.   Buchwald, Greg; Dimario, Michael; Wild, Walter (2000-01-01), Pluto is Discovered Back in Time, 355. orrialdeak, ISBN 10503390, http://adsabs.harvard.edu/abs/2000ASPC..220..355B. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  19. a b   «Finding Pluto: Tough Task, Even 75 Years Later», Space.com, http://www.space.com/spacewatch/050311_pluto_guide.html. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  20.   The Discovery of Pluto - The Search Continues, http://www.discoveryofpluto.com/pluto05.html. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  21. a b c   BBC NEWS | Science/Nature | The girl who named a planet, http://news.bbc.co.uk/1/hi/sci/tech/4596246.stm. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  22.   «Name Pluto Given to Body Believed to Be Planet X», The New York Times, 1930-05-25, ISSN 0362-4331, http://select.nytimes.com/gst/abstract.html?res=F60F14FC3D55147A93C7AB178ED85F448385F9&scp=1&sq=Name%20given%20to%20body%20planet%20X&st=cse. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .
  23.   Measuring Worth - Annual RPI and Average Earnings for Britain, https://measuringworth.com/ukearncpi/. Noiz kontsultatua: 2017-03-19 .


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pluton (planeta nanoa) Aldatu lotura Wikidatan