Pneumonia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pneumonia
PneumonisWedge09.JPG
Gaixo baten bularraren X-izpien bidezko irudia.
Deskribapena
Motapneumopatia, beheko arnasbideetako infekzioa
pneumonitis (en) Itzuli
Espezialitateapneumologia
infektologia
Arrazoia(k)infekzio, aspiration pneumonia (en) Itzuli
smoking (en) Itzuli
Sintoma(k)Eztula, tachypnea (en) Itzuli, sukarra, Arnasestua, hemoptisia, Zurrunga
hotzikara
Azterketa medikoachest radiograph (en) Itzuli, ordenagailu bidezko tomografia axiala
sputum culture (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakBakterio-kontrako, Antibiriko, oxigenoterapia, tobramycin (en) Itzuli, Albuterol / Ipratropium (en) Itzuli, Sulfamethoxazole / Trimethoprim (en) Itzuli, tigecycline (en) Itzuli, doxiziklina, voriconazole (en) Itzuli, meropenem trihydrate (en) Itzuli, Tiotropio, Ziprofloxazino, Azitromizina, Budesonide/formoterol (en) Itzuli, moxifloxacin (en) Itzuli, zeftriaxona, linezolid (en) Itzuli, clarithromycin (en) Itzuli, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli, metronidazol, Salbutamol, cefepime (en) Itzuli, zefuroxima, Bankomizina, Azitromizina, dicloxacillin sodium (en) Itzuli, tosufloxacin (en) Itzuli eta cefepime (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23
GNS-9-MK480-486, 770.0
GNS-10J12, J13, J14, J15, J16, J17, J18, P23
GNS-9480-486, 770.0
DiseasesDB10166
MedlinePlus000145
eMedicinetopic list
MeSHD011014D011014
Disease Ontology IDDOID:552
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pneumonia birikei eragiten dien hantura da, gehien bat albeoloetan agertzen dena. Herri hizkeran, beste izen hauek ere hartzen ditu: alborengo, birikeri, birik(et)ako min, biriketako eta birika-min.

Gehienetan birusek edo bakterioek sortutako gaixotasun infekzioso baten ondorioz agertzen da, baina beste mikroorganismo batzuek ere eragiten dute, bai eta beste baldintza batzuek ere: esaterako, zenbait drogak eta gaixotasun autoimmunek.

Sailkatzeko orduan, bi mota nagusi bereizten ditugu: ospitaletik kanpo edo bertan harrapatutakoak. Horren arabera, eragile mikrobiologikoak eta tratamenduak aldatzen dira. Sintoma nagusiak sukarra, eztula, arnasestua eta toraxeko mina dira. Badaude pneumonia mota batzuk prebenitzeko txertoak.

Urtero 450 milioi pertsonak pairatzen dute pneumonia, munduko populazioaren % 7k, eta 4 milioi inguru hiltzen dira, gehien bat garapen bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietan, oraindik ere heriotza zio nagusietako bat da zaharrenen, gazteenen eta gaixotasun kronikoak dituztenen artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokratesek (K.a. 460 - K.a. 380) horrelako deskribapena egin zuen aspaldiko garai hartan:

"Peripneumonia eta pleurako eritasunak begiratu beharrekoak dira: Sukarra akutua bada, eta mina baldin badago alde batean edo bietan, eta arnasa hartzean mina balego eztularekin batera, eta karkaxa horixka edo iluna izanez gero edo mehe eta gorrixka, edo bestelako ezaugarri anormalak edukiz... Pneumonia punturik altuenean dagoenean, gaixoa purgatu ezean kasuak konponbiderik ez dauka, eta arnasestua edukiz gero txarra da, eta txiza mehea eta garratza, eta izerdia agertzen bada lepo eta buru inguruan, izerdi horiek txarrak direlako, itolarriak eta gaixotasunaren bortizkeriak eragindakoak, eritasuna gailentzen ari delako."

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak eta zeinuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma nagusiak sukarra, eztula eta karkaxa, arnasestua eta toraxeko mina dira.

Zeinuen artean, biriketako auskultazioan krepitatzaileak entzuten dira.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]